Prentsa Aretoa

2018/03/01

EAJ-PNVk pentsioen balioa KPIaren arabera handitzea eskatu du, “erosteko ahalmena bermatzeko”

Jon Aiartza parlamentariak pentsioen politika publikoen adostasuna apurtu izana leporatu dio PPri, eta hertsatuki eskatu dio indargabetu ditzala iragan legealdian bere gehiengo osoz sartutako lege-aldaketa guztiak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak, aurka PP bakarrik agertuta, Raxoiren Gobernuari eskatu dio pentsiodunei itzuli diezaiela azken urteotan galdutako erosteko ahalmena, eta hori eragin duten neurriak atzera bota ditzala. Mariano Raxoiren Gobernuak egungo pentsio-sistema aldatu beharko luke, eta berriro ere KPIaren formulara itzuli. Horren beharra defendatu du gaurko osoko bilkuran Euzko Abertzaleak talde parlamentariak. “Gutxieneko pentsio nahikoak lortzeko lan egin behar dugu, atzera egingo ez dutenak, eta pentsioen erosahalmena bermatuko dutenak. Horretarako, KPI berreskuratu beharra daukagu balioa handitzeko indize gisa, eta PPk 2013an birdiseinatutakoeredua bertan behera utzi”, adierazi du Jon Aiartza legebiltzarkideak, eta Raxoiren Gobernuari leporatu dio adostasunik gabe jardun izana. “Gehiengo absolutuz dihardute, bai, baina baita bakardade absolutuenaz ere”. 

PPk sartutako erreformek, gehiengo osoz gobernatu zuenean sartutakoek, besteak beste, ekarri du azken urteotako prestazioek urtean %0,25eko igoera izan dutela eta, ondorioz, erosteko ahalmena kaltetu dela. Pentsioak berriro ere KPIari lotzea, esan du Aiartzak, pausu erabakigarria da “sistemaren nahikotasuna eta iraunkortasuna zein pentsioen duintasuna bermatzea ahalbidetuko duten formuletarantz”. Hori dela eta, PPri eskatu dio pentsioen politika publikoen batasuna berreskuratu dezala, eta lan egin dezala kontsentsutik, elkarrizketa eta adostasun sozial eta politikotik. “Badakigu pentsioen sistema publikoak erronka asko dituela aurretik, eta eztabaida konplexuaren aurrean gaudela. Baina ezin diogu ihes egin: konponbideak bilatu beharra daukagu, eta aurretiaz lan egin. Ez badugu aurreikuspen-ariketa serioa egiten, bere iraunkortasunak pairatuko dituen ondorioak larriak izango dira”. Demografiaren eboluzioa eta enpleguaren kalitatea bi erronka nagusietakoak dira, Aiartzaren ustez, modu “baretuan, lasaian eta adostuan” jorratu beharrekoak. 

Ordezkari jeltzaleak itun-izpiritua berreskuratzearen alde egin du, eta formula berriak ezartzea defendatu du “pentsioen sistema publikoak ongizate-estatuko funtsezko zutoin izaten jarrai dezan”. Proposatu eta euskal ganberak onartutako neurrien artean daude, PPk bultzatutako politikek atzera egiteaz gain, Erreserba Funtsean erreformak egitea, edo sistemaren diru-sarrerak areagotzea. Halaber, Legebiltzarrak berriro ere exijitu dio espainiar Gobernuari bete dezala Gernikako Estatutua, eta berehala transferitu ditzala Gizarte Segurantzare

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU