Prentsa Aretoa
2018/03/04
Ortuzar Mexikora bidaiatuko da Euskadirekin harreman politiko hurbilak dituen herrialde horrekin dauden lotura politiko, ekonomiko eta afektiboak finkatzeko
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Mikel Burzako burukideak bost eguneko bidai ofiziala egingo dute
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Europako Alderdi Demokrata (EAD) alderdiko presidenteordea, bihar, astelehen gauez, Mexikora bidaiatuko da eta herrialde hartan jeltzaleen buruak beste urrats bat emango du EAJ-PNVk nazioarte mailan dituen harreman politiko, ekonomiko eta pertsonalak eguneratu, finkatu eta sendotzeko. Oraingo honetan, jeltzaleen presidentea Mexikora bidaiatuko da, Euskadirekin harreman afektibo sendoak dituen herrialdera, bertan euskal kolonia handi, harro eta eraginkorra bizi dela gogoan. Ortuzar Mikel Burzako Nazioarte gaietarako burukide arduradunarekin bidaiatuko da eta Mexiko DF-ra astearteko 4:20ean iritsiko dira (Euskaditik zazpi ordutara). EBBko presidenteak bueltako bidaia larunbat gaueko lehen orduan hasiko du eta aurreikusita dago Euskadira igande arratsaldean iritsiko dela. Bihar, martxoak 5 eta martxoaren 12ko astelehenean, Ortuzar EBBn izango da EAJren aberri exekutibak astero Sabin Etxean egiten duen bileran. Halaber, hauxe izango da EBBko jarduneko presidente bat Mexikora bisita egiten duena.
Ortuzar eta Burzako Mexikora bidaiatuko dira azken aldiko hauteskunde presidentzialik zalantzagarrienak egiteko hilabete gutxi batzuk falta direla. Orain arte boterean alternantzian egon diren indar biak, PRI (Partido Revolucionario Institucional) eta PAN ( Partido de Acción Nacional) alderdiak, orain arte izan duten hegemonia galtzeko arriskuan ikusten dute, azken inkesten arabera Errepublikako presidentzia eskuratzeko aukera izan dezaketen beste indar bi agertu direlako. Alde batetik, Andres Manuel López Obrador dago, Movimiento Regeneración Nacional (Morena) taldeko kidea. Beste alde batetik, Margarita Zavala presidente ohiaren emaztea izan da PAN alderdia utzi duena, hautagai independente gisa aurkezteko helburuarekin. “Ez dira beste hauteskunde batzuk izango. Lehenengo eta behin, arriskutan dagoelako Mexikoko alderdibitasun tradizionala. Baina baita Donald Trump Etxe Zurira iritsi denetik eta segurtasun eta migrazio gaietan aplikatzen ari den politikek Mexikok nazioarte mailan duen protagonismoa indartzea ekarri dute”, azaldu du Burzakok. “Mexikora doazen esportazio guztien %80 AEBra bideratzen dira. Erosio prozesuan aurkitzen den harreman horren aurrean, Europar Batasunak Mexikoren kide estrategiko eta nagusi izan behar du, Europar Batasunaren eta Mexikoren artean 2000n izenpetu zen Itun Komertzial eguneratuan oinarrituta. Eta Mexikorekiko harreman ekonomiko eta komertzialak sakontzearekin batera, euskal herritarrok eta gure enpresek abangoardian egon behar dugu, duela bi hamarkada egon ginen bezala”, gaineratu du burukide jeltzaleak. 90. hamarkadan, hain zuzen, Ortuzar Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza gaietarako idazkaria zelarik, Euskadiko enpresak Mexikora joan ziren eta bertan lantegiak ezarri zituzten euskal erakundeen laguntzarekin. Orduko aliantza hark indarrean dirau eta gaur egun 200etik gora euskal enpresek dute egoitza herrialde honetan, hau da, Txinaren ondoren Mexiko da euskal enpresek nazioartean presentzia duten munduko bigarren herrialdea. Halaber, euskal enpresek Mexikorekin dituzte harreman komertzial gehien, esportazio zein inportazio kopuruari dagokionez.
Ortuzar eta Burzakok hurrengo bost egunotan agenda betea izango dute egingo dituzten bilera politiko, ekonomiko sozial eta afektiboekin. Astearte goizean, burukide biak Margarita Zavalarekin batzartuko dira, hau da, Mexikoko presidentearen emazte izan ondoren gaur egun talde independenteko buru gisa Errepublikako Presidentegaiarekin. Arratsaldean, burukide jeltzaleak Mikel Arriolarekin batzartuko dira, PRI alderditik Mexiko DFko Gobernurako aurkezten den hautagaiarekin.
Asteazken goizean, Ortuzar eta Burzakok gosari bilera batean elkartuko dira Mexikon lantegiak ezarri dituzten 20 bat euskal enpresetako ordezkariekin. Jarraian ordezkari jeltzaleek Europako Batasunak Mexikon duen Ordezkaritza bisitatuko dute. Eguerdian, burukideek Euskadiko enpresarien hainbat ordezkarirekin bazkalduko dute.
Maila goreneko harreman politikoek ostegun goizean jarraituko dute. Goizean, Ortuzar eta Burzako Damián Zepedarekin PAN alderdiko presidentearekin batzartuko dira . Egun bereko arratsaldean De Morena presidentearekin eta Mexikoko presidentetzarako hautagai nagusia den Andrés Manuel López Obradorrekin batzartuko dira.
Ostiral goizean, burukide jeltzaleek Colegio de las Vizcaínas izeneko Ikastetxea bisitatuko dute, 1767an Mexikon bizi ziren euskaldunek sortutako ikastetxea, berrikitan bere sorreraren 250. urteurrena ospatu duena. Arratsaldez, Ortuzar eta Burzako Mexiko DFko Euskal Etxean izango dira, azken hilabeteotan ere bere sorreraren 110. urteurrena ospatu duelarik. Euskal diasporarekin egingo den topaketa hunkigarri honetan, Ortuzarrek hitzaldi bat eskainiko du `Euskadi Nazio Europan´ izenburupean.
Larunbat eguerdian, Ortuzar eta Burzako Mexikoko alderdikideekin batzartuko dira. EAJ-PNVk Mexiko DF-n dauka Euskadiz kanpoko bost Erakundeetako bat (beste lauak daude Buenos Aires, Santiago de Txile, Caracas eta Madrilen). EBBko presidenteak kide bi agurtzeko aukera izan zuen iragan irailean Forondan egin zen Alderdi Egunean, informazio honekin doan argazkian ikusten denez. Mexikoko bandera eskuan duen alderdikidea Josu Garritz da, 70. hamarkada bukaeran munduko pala txapelduna izan zena.
Mexikora egingo den hau da Ortuzarrek EBBko presidente denetik nazioarte mailan egiten duen hamahirugarren bidaia. 2013ko azaroan Ortuzar Hego Amerikara bidaiatu zen eta Venezuela, Argentina eta Txile bisitatu zituen. Bidai hartan Michelle Bachelet Txileko gaurko presidente andrearekin egoteko eta zorion agurra emateko aukera izan zuen Bacheletek hauteskundeak irabazi zituen gauan bertan. Urte bereko abenduan Erroman izan zen (Italian) Europako Alderdi Demokrataren gailurrean. 2014ko irailean Ortuzar Edinburgora bidaiatu zen zuzenean Eskoziako erreferendum historiko haren jarraipena egiteko. Urte bereko abenduan, jeltzaleen burua Bruselan (Belgika) izan zen EADren gailurrean. 2015eko urtarrilean, Ortuzarrek hainbat harreman politiko izan zituen diasporarekin Txilen eta Perun. 2015eko martxoan EBBko presidenteak harreman politikoak sendotu zituen New York eta Bostonen. Urte bereko uztailean Ortuzar Amerikako Estatu Batuetara itzuli zen Boiseko Idaho Jaialdian parte hartzera. 2015ean, urriaren amaieran, jeltzaleen burua, EADko presidenteordea zelarik, Munichera bidaiatu zen Europako Alderdi Demokrataren Kontseilu Politikoan parte hartzera. Ortuzarrek Bavariako hiriburuan zegoela, aukera baliatu zuen Alemanian dagoen errefuxiatu zelai nagusienetakoa bisitatzeko. 2016ko ekainean presidente jeltzalea Washingtonera bidaiatu zen Smithsonian Folklife Festival delakoan parte hartzera, iazko edizioan euskal kulturara dedikatua izan zelarik. Hilabete geroago, Andoni Ortuzar Hillary Clinton AEBko presidenterako hautagai aldarrikatu zuten Demokraten Konbentzioan izan zen. 2017ko ekainean EBBko presidente eta EADko presidentea Bruselara bidaiatu zen Demokrata-liberalen gailurrean parte hartzera, zeinetan Europako bost presidentek eta Estatu buruk parte hartu zuten. Azkenik, igaro den abenduan, Ortuzar Erromara bidaiatu zen, Urkullu Lehendakariarekin batera, Europako Alderdi Demokratak Italiako Hiriburuan egin zuen Kontseiluan izan zen. Paolo Gentiloni Italiako Ministroen Kontseiluko Presidenteak ere parte hartu zuen bilera hartan.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09