Prentsa Aretoa
2018/03/23
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak egin duen adierazpena Kataluniako ordezkarien atxiloketen eta auziperatzeen ondoren
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Kataluniako erakunde legitimoetako bost ordezkari espetxera bidaltzeko hartu duen erabakia ezagututa eta lehenago Kataluniako politika eta gizarte esparruko 25 ordezkari matxinada, desobedientzia eta bidegabeko erabiltzea egotzita auzipetzeko hartu den erabakiari gehitzen zaiolarik, EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, gaur Sabin Etxean batzartuta, zera adierazi nahi du:
-Erabat deitoratzen dugu Auzitegi Gorenaren erabaki hau, gure desadostasuna adierazten dugu eta atxilotu guztiak aske uztea eskatzen dugu. Estatuko botereek ‘procés’ deritzonaren markoan hartu dituzten erabaki okerren zerrenda luzeko azkena da, hauen artean dagoelarik, besteak beste Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikaziorik drastikoena, Kataluniako agintari legitimoak kargugabetzea ekarri zuena.
-Ezin okerrago deritzogu Espainiako Estatuan politika judizializatzeko dagoen prozesuari. Judizializazio hau da elkarrizketa politikoak porrot egin duelaren adierazle nagusia. Espainiako epaileek Kataluniako erakundeak tutoratzeari uztea eskatzen dugu.
-Berretsi nahi dugu Kataluniako egoera politikoa eta han bizi den gatazka ebazpen judizialen bidez edo espetxeratze bidez baino, elkarrizketarekin, politikarekin eta negoziaketarekin konponduko delako ustea eta, azken finean, Kataluniar hiritargoak askatasunez eta demokrazian adierazitako borondatea errespetatuta.
-Kataluniako indar politikoak animatzen ditugu elkarrekiko konfiantza berreskuratzera eta elkarrizketari lehentasuna ematera, albait arinen, Parlamenten baitan akordio bat lortzerik izan dezaten eta, bide horretan, Govern egonkor eta sendoa eratzerik izan dezaten, beren autogobernuaren erakundeak berreskuratzeko, elkarrizketa aldi berria irekitzeko eta oraingo blokeoa eta oraindik indarrean dagoen 155. artikuluaren aplikazioak ezarritako salbuespen egoera gainditzeko.
-Euzko Alderdi Jeltzaleak berresten du kataluniar eta euskal nazio errealitateak aitortzea dela oinarririk onena etorkizunari aurre egiteko. Katalunia eta Euskadi nazio bi gara eta, bakoitzak bere bidetik, askatasun eta demokrazia nahi berbera partekatzen dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09