Prentsa Aretoa

2018/04/27

José Antonio Suso: “Forondako Aireporturako 24 orduko zerbitzuaren gaia jarriko dugu Estatuko Aurrekontuen negoziaketarako mahai gainean”

Araba Buru Batzarreko presidenteak ondo baloratu du pentsioen inguruan hartutako akordioa, eta ez bakarrik aurreikusten diren neurri puntualengatik,baizik eta baita ere denbora eskaintzen duelako Toledoko Itunak “bidezkoa, solidarioa eta iraunkorra” izan behar duen sistemarako konponbideak bila ditzan.

rss Ezagutzera eman
José Antonio Suso: “Forondako Aireporturako 24 orduko zerbitzuaren gaia jarriko dugu Estatuko Aurrekontuen negoziaketarako mahai gainean”

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Radio Vitoria irratiari eskainitako elkarrizketan Arabako jeltzaleen buruak ez ditu aurreratu nahi izan aurrekontuei buruzko akordioa lortzera begira zabaldu den negoziaketa prozesuan, Rajoyren gobernuari Arabatik aurkeztuko dizkion gai guztiak. Hala ere baieztatu du Forondako 24 orduko zerbitzua bai planteatuko dela aurrekontuei buruzko negoziaketan, Madrilgo ministerio ezberdinen mende dauden beste hainbat proiekturekin batera. “2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan Arabarentzat 80 milioi euroko partidak jasotzea lortu genuen. Oraingo honetan beste partida berri batzuk planteatzeko aukera daukagu,horien artean Forondako Aireportua 24 ordutan zabaltzea”.

Beste alde batetik, Susok ondo baloratu du Rajoyren gobernuarekin pentsioen inguruan lortu den akordioa,hau da, Estatuko Aurrekontu Orokorrak izapidera igarotzea ahalbidetu duena: “Akordioa ona da pentsioak KPIaren arabera igotzen dituelako, alargun pentsioen kalkulua %52etik 60ra igoko da eta datorren urtean ez da Iraunkortasun Faktorea aplikatuko. Inork ere ez du esan akordio hau pentsioen azken soluzioa denik, baina bi urte irabazi dira Toledoko itunak bidezkoa,solidarioa eta iraunkorra izan behar duen sistemari irtenbideak bila diezazkion”. Zentzu berean, EAJ-PNVren Araba Buru Batzarreko presidenteak Madrilgo talde jeltzaleko bost botoen indarra baloratu du “gure bost botoekin politika egin nahi izan dugu eta kalean arazo nagusitzat jotzen diren aldarrikapenei erantzuteko aukera baliatu nahi izan dugu”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU