Prentsa Aretoa
2018/04/27
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak 43 zuzenketa aurkeztu ditu pentsioak hobetzeko eta Euskal Agenda garatzeko proposamenekin
Pentsioak igotzeko planteamenduaz gain, EAJ-PNVk EAEko hiru herrialdeetan eta Nafarroan ekonomia eta lehiakortasunaz gain, ingurumena eta ondare kulturala bultzatzeko proiektuen aldeko apustu argia egiten du
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak 43 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuari. Zuzenketa horien artean jasotzen da Espainiako gobernuarekin pentsioak igotzeko adostu duen akordioa. Aurkeztu diren beste hainbat zuzenketa Euskal Lehiakortasun Agenda garatzera zuzenduta daude EAEko hiru herrialdeetako eta Nafarroako jarduera ekonomikoa eta industriala garatzeko, azpiegituretarako inbertsioekin eta Inbertsioa +Garapena+ Berrikuntza erreferentetzat hartuta. Ingurumena eta ondare kulturala babestea ere dira erregistratu diren zuzenketen elementu nagusietako batzuk.
PENTSIOAK
Aste honetan bertan Espainiako gobernuarekin lortutako akordioaren ondorioz, pentsioak nabarmen igoko dira 2018an eta 2019an. Aurten %1,6ko igoera aplikatuko zaie eta neurri honek atzeraeragina izango du aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera. Nazioarteko organismoek aurreikusten duten KPIaren igoeraren arabera, pentsioak portzentaje berean igoko dira 2019an. Halaber, EAJ-PNVk bere egin ditu pentsiodunek eginiko aldarrikapenak eta azken aldi honetan galdu duten erosahalmena itzuli nahi izan die. Halaber, pentsioekin zerikusia duten beste bi zuzenketa aurkeztu dira: alargun pentsioen oinarri arautzailea lau puntutan igoko da 2018an eta beste lau puntutan 2019an, hau da, hurrenez hurren iritsiko da %56ra eta %60ra. Amaitzeko, artikuludun testuari egin zaion beste zuzenketa batean jasotzen da Iraunkortasun Faktorea ez dela 2023ra arte indarrean sartuko, hasiera batean 2019ko urtarrilaren 1erako aurreikusita zegoen arren.
LEHIAKORTASUNA: I+G+B eta AZPIEGITURAK: 44,7 milioi
I+G+B: 17,2 milioi
Aitor Esteban Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak emandako diskurtsoaren arabera, atzo egin zen osoko bilkuran hainbat zuzenketa jaso dira Inbertsioa, Garapena eta Berrikuntza motore ekonomiko eta produktibo gisa bultzatzera begira. Zentzu honetan, 4 milioiko kopurua bideratuko da BIMEP delakoa finantzatzeko (Biscay Marine Energy Platform Ikerketa Zentroa); 2,5 milioiko aurrekontua jasotzen da Mondragon Unibertsitateko (1,5 milioi) eta EHUko (milioi 1) berrikuntza laborategietarako; 10 milioi euroko partida EICrako, eta y 700 mila euro Makina Erremintako Instituturako.
AZPIEGITURAK: 27,5 milioi
Halaber, 27 milioiko balioa egiten duten zuzenketak erregistratu dira Euskadin tren, bidezko garraio esparruan, aireportuen eta portuen esparruan garrantzitsuak diren azpiegiturak garatzera begira.
Lehenengo eta behin, tren bidezko azpiegiturei dagokienez, ia zazpi milioi euro bideratzen dira Bizkaian hiritargoak hainbatetan eta luzaro eskatu dituen proiektuetarako: Balmasedan trenbidea integratzea eta trenbide pasabide bat kentzea (1,1, milioi) eta 5, 8 milioi Urbinagako aldageltokirako. Halaber, partida bat erregistratu da Aranguren-Karrantza azpiegituran 800 mila euroko balioa egiten duten jarduerak burutzeko. Gipuzkoari dagokionez, 2,5 milioi euro bideratuko dira Urnietako geltokiko lanetarako, 400 mila euro Loiolako Erriberako aldageltokirako, Donostian; eta 1,5 milioi euro Irungo trenbide zabalgunean jarduera ekonomikoak garatzeko.
Bigarrenez, 1,7 milioi euro bideratzen dira Araban Forondakoaireportuan 24 orduko zerbitzua berreskuratzeko eta bere instalazioak eguneratzeko.
Beste alde batetik eta Pasaiako portua bultzatzeko helburuarekin, 3,7 milioiko balioa duten zuzenketak aurkeztu dira (jarduerak lonjan, sarrerak urbanizatzea, eta abar).
Azkenik, zuzenketa bat aurkeztu da Getxo eta Bilbo artean txirringetarako erraia eraikitzeko. Proiektu honetarako 10 milioi euroko partida aurreikusten da.
KOSTAK + INGURUMENA + SAIL UREZTATUAK: 15,2 milioi
Ingurumena babestea eta hainbat urtegi eta araztegietan aurreikusten diren hobekuntzak ere dira Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu dituen elementu nagusietako batzuk. Xede horretara bideratu nahi dira hamabitik gora milioi euro: 9,3 milioi euro Sestaoko Galindo Araztegirako, Bizkaian; eta 3 milioi euro Itoizko Urtegirako, Nafarroan.
Sail ureztatuek Arabako lurraldean daukaten garrantziaz jabetuta, hainbat zuzenketa aurkeztu dira Bernedoko, Rajo Ibaiaren inguruko eta Labraza, Barriobusto eta Moredako sail ureztatuak hobetzeko lanak interes orokorrekotzat hartu daitezen. Halaber, interes orokorreko adierazpen honi babes ekonomikoa emate aldera, hainbat zuzenketa proposatu dira Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren kontura eta 1,3 milioi euroko aurrekontuarekin.
Era berean erregistratu da Donostian Kontxako Pasealekuko baranda eta hegala konpontzeko proposamena, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin.
KULTURA ONDAREA: 3,4 milioi
Hiru proiektu, bata Bizkaian, beste bat Nafarroan eta hirugarrena Araban kultura ondarea berreskuratzeko. Proiektu hauek dira Lekeitioko Mendieta Ontziola (250milioi), Tuterako alde zaharreko birgaikuntza lanak (1,5 milioi) eta Gasteizen Espainiako Bankuaren antzinako egoitzaren ondoko gunearen birgaikuntza (1,7 milioi)
ERTZAINTZA + TXARTEL UNIBERTSALA
Amaitzeko, Euzko Abertzaleak taldeak beste zuzenketa partzial bat aurkeztu du aurrekontuen agiriak, indarraldi mugagabean, 6/2017 Legean ezarritakoa betez eta Ertzaintzaren kopuruari dagokionez, Segurtasun Batzordean adostutakoa jaso dezan.
Halaber, artikuludun testuari eginiko zuzenketa bidez argitu nahi da atxikimendu askearekin eta dagokion lankidetza hitzarmenaren bidez baino ezin dela txartel sozial unibertsala ezarri, babesgabetasun egoeran dauden pertsonek jasotzen dituzten laguntza eta prestazioen arteko informazio fluxua errazteko tresna gisa.
Euzko Abertzaleak taldeak era berean gogoratu du oraindik ez dagoela bermatuta bere bost diputatuek kontu hauei baietza emango dienik, Aitor Estebanek atzo bertan osoko bilkuran aurreratu bezala. Beren botoak hiru gai nagusik baldintzatzen dituzte:155. artikulua indargabetzearen inguruko jarrera eta Katalunian negoziaketa politikorako aldi berria irekitzea, gaur aurkeztu diren zuzenketetan pentsioen inguruan hartu den akordioaren betepena eta aurrekontu hauetan Euskal Agenda deritxonarekin zerikusia duten hobekuntzak jasotzea.
GARRANTZITSUA: Hurrengo estekan jaso daitezke EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu dituen zuzenketak: https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/18806/enmiendas-parciales-a-los-pge-2018
https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/18807/enmiendas-al-articulado-pge-2018
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09