Prentsa Aretoa

2018/04/28

Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak 43 zuzenketa aurkeztu ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan askotariko azpiegiturak, inbertsioak eta hobekuntzak burutzeko

Pasaiako portuaren birgaikuntza, Forondan 24 orduko zerbitzua ezartzea, Getxo eta Bilbo artean txirringetarako erraia eraikitzea eta Tuterako alde zaharraren birgaikuntza dira jeltzaleek planteatu dituzten erreklamazioetako batzuk

rss Ezagutzera eman
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak 43 zuzenketa aurkeztu ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan askotariko azpiegiturak, inbertsioak eta hobekuntzak burutzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuari planteatu dizkion zuzenketak aurkeztu ditu gaur. 43 zuzenketa horiek, Espainiako Gobernuarekin pentsioak hobetzeko adostutakoez gain, hainbat inbertsio jasotzen dituzte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Ondorengoak dira herrialdeka jasoko diren partida esanguratsuenetako batzuk:

Gipuzkoan, 10 milioi euroko zuzenketa aurkeztu da Pasaiako portuko birgaikuntza proiekturako, azken urteotan jeltzaleek Madrilen behin eta berriz eginiko aldarrikapena izan ondoren. Portuaren birgaikuntza bultzatzeko zuzenketa bat aurkeztu da, hainbat jarduera jasotzen dituen proiekturako (sarbideak, lonjak, itsasontzietarako nasak, eta abar). Egitasmo honek 3,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta 6,2 milioi eurokoa 2019an. Herrialde honetan ere, jeltzaleen zuzenketek jasotzen dute Loiolako Erriberetako aldageltokirako proiektua, urte askotarako 9 milioi euroko finantzaketarekin eta aurtengo ekitaldian 400.000 euro bideratuko direlarik. Halaber, 2,5 milioi euro jaso dira Urnietako geltokiko lanak egiteko. Irungo trenbide zabalgunearen birgaikuntzarako proiektuak 1,5 milioi euroko inbertsioa beharko du. 1,5 milioi euro jasoko dira Kontxako Pasealekuan La Perla eta Antiguoko tunelaren artean hegala eta baranda konpontzeko. Kopuru bera, 1,5 milioi euro, Mondragon Unibertsitateko hezkuntza digitalerako berrikuntza laborategira bideratuko dira eta 1,3 milioi euro Elgoibargo Makina Erremintako Institutura, horietatik 700.000 2018 urteko aurrekontuetan.

Araban, Forondako aireportua eta 24 orduko zerbitzua dira jeltzaleek Aurrekontu hauetan eskatzen dituzten inbertsioak. Urte askotarako dotazioa 5,4 milioi eurokoa da, hau da, 1,7 milioi euro aurten eta datorren urtean 3,7 milioi euro. Sail ureztatuek Arabako herrialdean daukaten garrantziaz jabetuta, artikuludun testuari hainbat zuzenketa aurkeztu zaizkio 4,8ko balioarekin, bi urtetan Bernedo, Rajo Ibaia, Labraza, Barriobustu eta Moredako sail ureztatuak interes orokorrekotzat jo daitezen, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren kargura. Beste 1,1 milioi euro bideratuko dira ,Araban ere, Jundiz plataformara. Arabako beste proiektu garrantzitsuetako bat, hau ere urte askotarako proiektua izango delarik, Gasteizko Espainiako Bankuaren antzinako egoitzaren inguruaren birgaikuntzarako proiektua izango da 2,5 milioi eurorekin. Aurtengo aurrekontuan 800.000 euro bideratuko dira.

Bizkaian 9,3 milioi euro bideratuko dira Sestaoko Galindoko araztegia berritzeko eta lehen mailako tratamendua hobetzeko; 10 milioi euro bideratuko dira EICra (Energy Intelligence Center); 5,8 milioi euro Urbinagako aldageltokirako, osorik 2018ko aurrekontuetan jasota daudenak; 4 milioi euro bideratuko dira BIMEP delakorako (Bizkai Marine Energy Plataform); 1,1 milioi Balmasedan trenbide pasabideak kentzeko eta trenbidea integratzeko; eta beste zuzenketa bat aurkeztu da Getxo eta Bilbo artean txirringetarako erraia eraikitzeko. Proiektu horrek 10 milioi euroko aurrekontua dauka.

Nafarroan 1,5 milioi euro bideratuko dira Tuterako herrigunea berritzeko eta 3 milioi euro Itoizko urtegian ingurumen arloko hobekuntzak egiteko. Azpiegituretan egingo diren inbertsio hauei gehitzen zaizkie Aurrekontu Proiektuetan 2017ko kontuetarako adostu zen akordioaren ondorioz jaso ziren proiektuak. Proiektu horiek guztiek ekitaldi honetako kontuetan egingo dute 500 milioi euroko kopurua.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU