Prentsa Aretoa
2018/05/08
EAJren Euzko Abertzaleak taldeak 1978ko San Ferminetako “egun odoltsuan” gertatutakoa argitzea eskatu du
Mikel Legardak Gobernuak eta EAOk gertakari hauen inguruan dauzkaten agiriak desklasifikatzea eskatu du, biktimek merezi duten egia, justizia,memoria eta erreparazioa aldarrikatzeaz batera
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Ganberako beste alderdi batzuekin batera aldarrikatu du Gobernuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak 1978ko San Ferminetako larunbata eta igande goizalde bitartean eman zen “egun odoltsuaren” inguruan dituen agiri guztiak desklasifika ditzala. “Gertakari haiek argitu behar dira Poliziak bekokira eginiko tiro batez hil zuen German Rodríguezek merezi duen egia,justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko”, adierazi du Mikel Legarda Barne gaietarako Batzordeko bozeramaile jeltzaleak.
Podemos, ERC, Compromís eta EH Bildu taldeekin batera izenpetu den ekimenaren alde eginez, Legardak era berean salatu du poliziaren jardun hura, ehunka zauritu, horietako asko tiroz, eta German Rodríguez bekokian jasotako tiro batez hiltzea eragin zuena, “neurrigabea eta poliziako nagusi batek emandako agindu batek bultzatua” izan zela. Diputatu jeltzaleak era berean azaldu duenez “ egun hartan jaurti ziren 500 gomazko pilota, mila bat gas pote, ehun 9mmko parabelum bala eta berrogeita hamar 9mmko bala labur”.
“Jakin behar da jarduera hura nork agindu zuen, zer baliabide erabili zituen eta nola eta zergatik gertatu zen; Gobernuari eskatzen diogu 40 urteren buruan gertakari haiek ezkutatzen ez jarraitzea”, amaitu du Legardak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09