Prentsa Aretoa
2018/06/14
Euskal herriko erakundeek berretsi egin dute Mendizorrotzeko futbol-zelaia eraberritu eta handitzeko planaren babesa
Gasteizko alkatea, Arabako diputatu nagusia eta Kulturako sailburuak jardun-protokolo bat sinatu dute, zeinak lanen kontrataziora bideratuko duen
Iturria: Gasteizko Udala
Mendizorrotzeko futbol-zelaian sinatu da gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko jardun-protokolo orokorra, estadioa eraberritu eta handitzeko lanak finantzatzeko. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, diputatu nagusi Ramiro Gonzalez eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bat egin dute futbol-zelaia eraberritzeko planarekin, eta konpromisoa hartu dute, nor bere erakundea ordezkatuz, Gasteizek izan ahal dezan estadio moderno bat, kirol profesionalaren behar berriei erantzuteko gauza izango dena.
Mendizorrotzeko futbol-zelaiak 19.000 ikusle inguru hartu ditzake; 1924an egin zen udal instalazioa, eta zenbait eraberritze-lan egin izan dira bertan, garrantzizko azkena 1997 eta 2000 urteen artean. Gaur egun, eta 2023ra arte, Gasteizen eta Araban erreferentziako kirol erakundea den Deportivo Alavések instalazioen lagapen esklusiboa dauka, eta, horregatik, bera arduratu behar da barrutia onik zaintzeaz. Hobekuntza batzuk egin izan diren arren, futbol zelaiak egiturazko akats larriak ditu, segurtasunari eragiten ez diote, baina zaharberritzea eta edukiera handitzea eskatzen dutenak.
Egoera horren aurrean, euskal administrazio nagusiak, eta probintzia eta hirikoak berretsi egin dute eraberritzeko lanari emandako babesa, konbentzituta baitaude hori aukera bat izango dela ez soilik Gasteizentzat, baita Araba eta Eskadi osoarentzat ere. Proiektu estrategikotzat jo dute.
Munta ekonomiko handiko lana dela aintzat hartuta, eta udal izaerako instalazioa izanik, instalazioaren emakidadun izango denak ere parte hartzea erabaki da. Horrek azaltzen du jardun-protokolo hau, non erakunde bakoitzak finantzazioa partzialean egingo duen ekarpena azaltzen den. Hiru administrazio publikoen ekarpenak ez du inbertsio globalaren % 40a gaindituko, hots, 22.050.200 euro guztira, honela banatuta: 8.183.400 euro Udalak, eta 6.933.400na euro Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Etorkizunean emakidadun izango denak gainerako % 60a ipiniko du, gutxienez.
Gasteizko alkatea poz ageri da hitzarmena lortzearekin. “Erakundeok erantzun egin diogu aurrerantzean ere Udalarena izango den estadioa eraberritu beharrari, eta bakoitzaren ekarpena zehazteko gauza izan gara. Eskertu egion diet gainerako erakundeei, lan garrantzitsu honen finantziazioan inplikatzea. “Hiriak merezi du XXI. mendeko futbol profesionalari erantzuteko moduko zelai bat, eta gaur eman dugun urratsak eraberritu eta handitzeko obrei ekiteko administrazioen borondatea islatzen du, eta aldi berean, estadio onen arteko bat izatera eramango gaituen bidearen hasiera da”.
Gorka Urtaranek hemendik aurrera etorriko diren etapak aipatu ditu. Lehen-lehenik bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa aztertzea, instalazioa eraiki eta ustiatzeko aurreproiektua, eta obraren lizitazioa eta esleipena Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta Udalaren artean sinatuko den finantziazio-hitzarmenaren aurretik. Jarraian, emakidadunak Gasteiz egungo beharrei erantzuteko moduko bateko futbol zelaia izatera eramango duen lanak hasiko ditu.
Halaber, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskal erakundeek azken boladan egin duten apustua Euskadin lehen mailako kirol azpiegiturak egon daitezen: “Azken urteotan euskal erakundeen arteko lankidetza bat egon da eta adostasun bat lortu dugu punta-puntako kirol azpiegiturak bultzatzeko. Apustu horri esker, euskal taldeek beren kirol proiektuak egonkortu ahal izan dituzte mundu mailako kirol txapelketa nagusietako batzuetan eta, era berean, horrek lehen mailako ekitaldiak geurera ekartzeko aukera eman digu, bestela Euskadin nekez izango genituzkeen kirol ekitaldiak, hain zuzen”.
Alavesek lurraldea munduan ezagutarazteko duen ahalmena goretsi nahi izan du diputatu nagusiaren mezuak. “Guretzat Alaves oso klub garrantzitsua da. Egun, Araba izena munduan zehar barreiatzen du. Lehen mailako klub eta taldea dugu, eta begi bistakoa da zelaia hobetu eta handitu beharra dagoela. Duela urte batzuk handitu eta hobetu egin zen, baina denboraren poderioz egiaztatu dugu zelaia eraberritu eta handitu beharra dagoela”, adierazi du Ramiro Gonzalezek. Era berean, gehitu du zeregin horretan erakundeen lankidetzak erabateko garrantzia duela. “Erakunde guztien egitekoa da eraberritze eta handitze horretan parte hartzea. Erakundeen arteko elkarlan eredu baten aurrean gaude, gaur hasi eta Mendizorrotza berrian jokatuko den lehen partidarekin amaituko den ibilbide luze eta oparo baten aurrean”.
Azkenik, hauxe esan du aurrerago obrak buruko dituen emakidaduna izan nahi duen Deportivo Alavéseko presidente Alfonso Fernández de Trocónizek esan du “Gaur sinatu dugun jardun-protokoloak erakusten du erakunde publikoak prest daudela hein batean obren finantziazioari aurre egiteko”. “Lehen urrats oso garrantzitsu bat eman dugu Mendizorrotzeko estadioa eraberritu eta handitzeko prozesuan, eta horrek agerian jartzen du Arabako eta Euskal Herriko hain proiektu garrantzitsu arekiko konpromisoari dagokionez”, gehitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09