Prentsa Aretoa

2018/06/20

Legardak Justizia Ministroaren aurrean salatu du Fiskaltzaren goi-karguek kasu batzuk hutsaltzeko erakutsi duten joera,halakorik izan ez arren terrorismotzat jo dituztelako Altsasuko auzia eta antzekoak

Diputatu jeltzaleak uste du kasu hau bereziki “larri eta kezkagarria” dela, eta Dolores Delgadori ohartarazi dio egoera honetan “oso zail” ikusten duela EAJ-PNVk instrukzio fasea epaileengandik Fiskaltzara lekualdatzeko ekimena babestea

rss Ezagutzera eman
Legardak Justizia Ministroaren aurrean salatu du Fiskaltzaren goi-karguek kasu batzuk hutsaltzeko erakutsi duten joera,halakorik izan ez arren terrorismotzat jo dituztelako Altsasuko auzia eta antzekoak

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak, EAJ-PNVko Legebiltzar Taldeko justizia eta barne gaietarako bozeramaileak gaur salatu du Epaitegi nazionaleko Fiskaltzako goi karguen artean auziak hutsaltzeko ematen ari den joera, terrorismotzat jotzen dituztelarik “terrorismoa baino, beste edozer izan daitezkeenak, irizpide horri fiskalen buruan baino ez baitago”.

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Legardak gogora ekarri du Fiskaltzak iragan ekainaren 11n `Altsasu auzia´ deritzonari aurkeztu zion errekurtsoan, zeinaren bidez auziperatuei terrorismo delitua egoztea eskatzen zen, “argudiatzen zena zen ETAren egiturak gaur egun existitzen zirela” eta kritikatu du egiten den baieztapena, hau da, “erakundeak desager daitezke, baina egiten dutenak irauten du, ETAren fronteak aktibo jarraitzen duelako” esanez egin dena. Legardak era berean salatu du ETAK maiatzaren 3an desegiteko egin zuen ekitaldia “ustezko disoluzio” jotzen dela. Halaber, diputatu jeltzaleak “larri eta EAJ-PNVrentzat eta Euskadi eta Nafarroako gizarteentzat oso kezkagarri” jo dituen irizpideak errepikatu egiten dira Fiskaltzak ekainaren 11an 2017ko martxoan Iruñean gertatutako desordena publikoen inguruan aurkeztu zuen errekurtsoan.

Hori dela eta eta Dolores Delgado ministro andreari Fiskaltzaren irizpidearekin bat egiten ote duen galdetu ondoren, Legardak zera ohartarazi du: “Zigor Kodea eta jarduera terrorista interpretatzeko eran eta orain aipatuko ez ditudan baina denon buruan dauden beste kasuen inguruan ematen ari den egoera larriaren aurrean, nahiko zail gerta daiteke EAJk babesa ematea aldarazi nahi duzuen Prozedura Kriminaleko Legearen barruan instrukzio fasea epaileengandik Fiskaltzara lekualdatzeko ekimenari”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU