Prentsa Aretoa
2018/06/25
Euzkadi Buru Batzarra Arabako Mendialdean batzartu da gaur, landa ingurunearekiko konpromisoa adierazteko
Aranako Santa Teodosia baselizak hartu du gaur EAJ-PNVren exekutiba jeltzaleak astelehenero egin ohi duen bilera
Euzkadi Buru Batzarrak bere asteleheneroko bilera egin du gaur. Baina gaurko batzartokia ez da Sabin Etxea izan, ohiko den bezala, gaurko bilera jeltzaleen Aberri Exekutibak Santa Teodosia baselizan egin duelako, Kanpezuko Kuadrillan, Arabar Mendialdeko bihotzean, hain zuzen. Arabako barrendegi eder honetan Euzkadi Buru Batzarrak euskal landa ingurunearen garapenarekin daukan konpromisoa adierazi eta erakutsi nahi izan du. Lehen sektoreak XII. mende honetako bigarren hamarkadan mehatxuak eta aukerak bizi ditu. Lehenen artean daude inguruan ematen ari den despopulatzea eta gazteak hiriguneetara joaten ari direla; bigarren multzoan daude turismo sektore iraunkor eta jasangarriaren garapena, natura, mendia eta oreka ekologikoa izanik sektorearen alderdi erakargarri nagusienak. Digitalizazioa ere bada Arabako eta Euskadiko lehen sektoreak daukan erronka nagusienetako bat.
Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak , Santa Teodosiako batzarreko buru gisa jardun ondoren, Kanpezuko Santa Gurutzera joan da Araba Buru Batzarreko presidente José Antonio Susorekin. Ortuzarrek eta Susok Arabako Mendialdeko Batzarren Artekoko bileran parte hartu dute eta EAJ-PNVk Kuadrilla horretan dauzkan Uri Erakundeetako ordezkariekin izan da, landa inguruko garapenari arreta berezia jarriz.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09