Prentsa Aretoa
2018/07/12
Legardak Guda Zibilean eginiko espoliazioen biktimentzako kalte ordainak eskatu ditu eta Delgado Ministro andreari erreklamatu dio justizia unibertsala berreskuratzea
Justizia Ministro andrearen lehen agerraldiaren kariaz, diputatu jeltzaleak ohartarazi du Euzko Legebiltzar taldeari “mesfidantza” eragiten diola instrukzio fasea epaileengandik fiskaltzengana eramateko asmoa dagoela jakiteak
Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean justizia gaietarako bozeramailea denak, gaur baieztatu du “oroimen historikoaren askatu ezinezko korapiloa” direla “hobi komunetan dauden biktimak ateratzea, agiriak eskuratzea, eta antzekoak” baina gaineratu duenez “pendiente geratu da oso kontu garrantzitsu bat: biktimei, pertsona fisikoei eta juridikoei, eman beharreko kalte ordaina Guda Zibil garaian eragin ziren espoliazioengatik, eta horiek aztertu gabe utzi ziren 2007ko Legean”.
Dolores Delgado Ministro andreak Justizia Batzordearen aurrean egin duen lehen agerraldiaren kariaz, Legardak justizia unibertsala berreskuratzea eskatu du, egin diren azken erreformak baino lehen zegoena, lehenengo PSOErena eta gero PPrena, biek Eusko Abertzaleak taldeak arbuiatzen dituen “konexio puntuak” dituztela argudiatuz.
Hitz egiteko izan duen tartean, Diputatu jeltzalea “oso mesfidati” agertu da Prozedura Kriminaleko Legearen aldarazpenaren bidez instrukzio fasea epaileengandik Fiskaltzara eramatearen aurrean. “Fiskaltzaren azken aldiko jokaera batzuek oso mesfidati egiten gaituzte aukera horren aurrean; momentuz behitzat, bai”, ohartarazi dio Legardak Dolores Delgadori. Halaber, Legardak era berean ekarri du gogora PPk Prozedura Kriminaleko Legean instrukzioen irupenari buruz egin zuen erreforma, eta Ministro andreari galdegin dio aldarazpen honek “disfuntzioak edo inpunitatea” sortarazi dituen. Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak baieztatu du ez dituela ontzat jotzen instrukzioak 7, 8 edo 9 urte luzatzea, oinarrizko eskubideak urratzen direlako. Justiziak, pertsona bat auzipetzeko argudioak ditu edo ez ditu 16 urte ematen argudio horien bila”, gaineratu du.
Ez du ontzat jo Ministro andreak lantaldeen bidez eragile juridikoekiko harremanak lideratzeko iragarri duen asmoa,`Liburu Zuria´balitz bezala, Justiziaren gaur egungo egoera zehazteko. Zentzu berean, diputatu jeltzaleak Dolores Delgadori gogorarazi dionez “Legealdi honetan gai horren erdigunea Ganberan dago”, hain zuzen ere Justizia Azpibatzordeak eginiko lanei dagokienez, eta horregatik baieztatu duenez “ez dugu ontzat jotzen erdigune hori Ganberatik Ministeriora eramatea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09