Prentsa Aretoa
2018/10/07
Artolazabal: “minbizia ikertzeko eta tratatzeko lanaz gainera, paziente eta familiei laguntzeko gizarte-jarduera ere aintzat hartu behar da”
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, minbiziaren aurkako elkarteak Vitoria-Gasteizen bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko antolatu dituen martxan eta ekitaldietan parte hartu du. “Minbizia ikertzeko eta tratatzeko lanaz gainera, paziente eta familiei laguntzeko gizarte-jarduera ere aintzat hartu behar da”, esan du.
“Bidea dago egiteko minbiziaren ikerketan eta haren aurkako borrokan, eta, gai horren inguruko etengabeko zabalkunde-ekintzei eta gizarte-kontzientziari esker, urrats sendoak ematen ari gara. Euskal gizartea, gaur goizean, martxan jarri da, berriz ere, eta bertan izan gara erakunde eta elkarte guztiak. Gure eremutik, paziente eta familiei etengabe laguntzaemateko lan garrantzitsuarekin”, esan du Artolazabalek.
Martxa 11:30ean hasi da, Arca plazatik, Gasteizko erdigunean; 6 kilometroko ibilbidea izan da, Armentiako basilikaraino, eta, gero, San Prudentzio eta Dato kaleetara bueltatu da ibilbidea. Ondoren, ekitaldiak Plaza Berrian jarraitu du, udaletxearen aurrean; bertan, jarduera solidarioak eta Zumba eta Gbox klaseak izan dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09