Prentsa Aretoa
2018/10/24
Arabako Ogasunak argitaratu du dagoeneko inprimakia, 2013. urteaz geroztik amatasun baimena hartu zuten arabarrei PFEZ itzultzeko
Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak argitaratu du dagoeneko 2013. urteaz geroztik amatasun baimena eskatu duten arabarrei PFEZ itzultzeko inprimakia. “Gure zergadunen segurtasun juridikoa lehenetsi dugu eta ahalegin berezia egin dugu kudeaketa ahalik eta errezena eta azkarrena izan dadin”, azaldu du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak, José Luis Cimianok.

Arabak ofizioz itzuliko ditu atxikipenak, baina kontu korronte zenbakia eta egungo helbidea eskatuko die eragindako pertsonei. Aldundiaren webgunean argitaratuta dagoen inprimakiaren bitartez egingo du: www.araba.eus (sakatu hemen klik eginez jaitsi daiteke inprimakia.). Datuak posta elektroniko bidez (maternidadrenta@araba.eus), posta bidez edo aurrez aurre eman daitezke.
2018an aitatasun bajak hartu zituzten aitei dagokienez, 2018ko Errentaren Kanpainan egindako atxikipenak itzuliko dira eta ez da beharrezkoa izango inprimakia betetzea. Gauza bera gertatuko da urte honetan amatasun bajak hartu zituzten amekin: kasu horietan ere, Errentaren kanpainan egingo da itzulketa eta ez da beharrezkoa izango inprimakiak betetzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/05/23
Araba
2025/05/19
Senatua
2025/04/22
ABB
2025/04/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2023/11/25
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20