Prentsa Aretoa

2018/10/19

Diputatu nagusiak nabarmendu egin du A&B enpresak egindako apustua berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna batzeko

Arabako diputatu nagusia, Ramiro González, eta Ingurumen Saileko diputatua, Josean Galera, Ingurumenaren Europako Sariaren finalistetako bat den A&B Laboratorios de Biotecnología enpresaren instalazioetan izan dira, epaimahaiak sari entzutetsuaren aurtengo irabazlea nor den iragarri aurreko egunetan.

rss Ezagutzera eman
Diputatu nagusiak nabarmendu egin du A&B enpresak egindako apustua berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna batzeko

ARGAZKIA JAITSI

Horiek horrela, Gonzálezek Jundiz industrialdean dagoen enpresa txiki honen lana goraipatu du; izan ere, diputatuaren esanetan, “berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna batzeko gai izan da eta erakutsi du ingurumenaren aldeko apustua egitea errentagarria ez ezik, etorkizuneko ekonomia ere badela”.

Izan ere, A&B Laboratorios enpresa liderra da ingurumen kimika jasangarriaren arloan eta presentzia sendoa du hainbat merkatutan: Italia, Herbehereak, Danimarka, Txekiar Errepublika eta Portugal. Enpresak 30 langile ditu eta ingurumena errespetatzen duten industria arloko eta arlo profesionaleko mantentze lanetarako produktu kimikoak ekoiztu eta banatzen dituzte, besteak beste, garbigarri ekologikoak eta bestelako produktuak, zeinek, teknologia garbiei esker, ekoizpen prozesuan lehengai arriskutsuak deuseztatzea ahalbidetzen duten. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU