Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2018/10/08

Kanpezuko kolektore berriaren obrak urtea amaitu aurretik bukatuko dira, eta araztegia eraginkorrago egingo dute

Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatua obrak ikusten izan da gaur; lan horiei esker, araztegian ur garbi gutxiago sartuko da

rss Ezagutzera eman
Kanpezuko kolektore berriaren obrak urtea amaitu aurretik bukatuko dira, eta araztegia eraginkorrago egingo dute

ARGAZKIA JAITSI

 Aurreratu egin da Kanpezuko kolektore berriaren obrak bukatzeko epea, eta urtea amaitu aurretik jarri ahal izango da zerbitzuan. Epe hori iragarri du gaur Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak, zeina Arabako Mendialdera joan baita obren egoera ikusteko, Amaia Barredo saileko zuzendaria eta talde teknikoa lagun zituela.

Santikurutze Kanpezuko herrigunearen eta gasolindegiaren arteko tartean eraikitzen ari den saneamendurako kolektore berriak gaur egungo kolektorea ordeztu eta kolektorearen funtzionamendua hobetuko du, ur garbia sartzea eragotziko eta, beraz, araztegia eraginkorrago egingo baitu. “Egin beharreko jarduna zen, baratzeen gunetik zetorren ur garbiak sartzen jarrai ez zezan; izan ere, ur horrek ibaia zeharkatzen du gasolindegitik A-132 errepideko zubira arteko tartean eta, horren ondorioz, ura iragazten da maila freatikoan”, azaldu du diputatuak. Horri esker, Arabako Foru Aldundiak beste urrats bat egin du arazte sistemak eraginkorrago egiteko eta lurraldeko ibilgu naturaletako uraren kalitatea hobetzeko.

Arabako Foru Aldundiak Arabako Mendialdean egin dituen inbertsio hidraulikoen balantzea ere egin du Galerak. 1,65 milioi eurotik gorako inbertsioak izan dira, eta aukera eman dute, besteak beste, Apinaiz, Uribarri Harana, Alda eta Orbisoko arazketa hobetzeko. Orobat, Maeztu, Urarte, Aletxa, Zekuiano eta Elortzako edateko uraren hornidura sistemak ere hobetu dira.