Prentsa Aretoa

2018/09/27

Lazarraga Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak

Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa azaroaren 8an egingo da Artium museoan eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 18an amaitzen da.

rss Ezagutzera eman
Lazarraga Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak

ARGAZKIA JAITSI

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako LAZARRAGA SARIAK aurkeztu dituzte Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak. Hain zuzen, LAZARRAGA SARIEN bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian.

LAZARRAGA SARIEN helburu nagusia da Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea. Bost sari emango dira.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU