Prentsa Aretoa

2018/10/26

EAJ-PNV alderdi bozkatuena izango litzateke hiru lurralde historikoetan 2019ko maiatzeko foru hauteskundeetan

Alderdi jeltzaleak modu argian irabaziko luke Bilbon eta Donostian, eta igoera nabarmena izango luke Vitoria-Gasteizen, PP harrapatzeraino

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV alderdi bozkatuena izango litzateke hiru lurralde historikoetan 2019ko maiatzeko foru hauteskundeetan

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV alderdi bozkatuena izango litzateke 2019ko foru hauteskundeetan hiru lurralde historikoetan eta boto-ehunekoak hobetuko lituzke kasu guztietan. EH Bildu izango litzateke boto gehien eskuratuko lukeen bigarren indarra Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Elkarrekin Podemos alderdiak botoak galduko lituzke hiru lurraldeetan. PSE-EEk gora egingo luke Araban eta behera, berriz, beste bi lurraldeetan. PPk behera egingo luke Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, boto gehiago eskuratuko lituzke. Bestalde, udal hauteskundeetan, EAJ-PNVk emaitza oso onak eskuratuko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. 2019ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako aurreikuspenen harira Eusko Jaurlaritzak burutu duen Soziometroaren arabera, jeltzaleena izango litzateke alderdi bozkatuena Bilbon (14 zinegotzi) eta Donostian (10). Azken horretan, 2015ean baino zinegotzi bat gehiago lortuko luke. Vitoria-Gasteizen, berriz, PPrekin zuen aldea murriztea lortuko luke eta zazpi aulki lortuko lituzke talde bakoitzak; EAJ-PNVren kasuan, gaur egun dituenak baino bi gehiago.

Bizkaian, EAJ-PNV izango litzateke berriro ere alderdi bozkatuena foru hauteskundeetan, botoen % 41,5arekin. 2015ean baino emaitza hobeak lortuko lituzke; orduan, botoen % 37,63 jaso zuen (23 batzarkide). Araban ere alderdi jeltzalea izango litzateke alderdi bozkatuena, botoen % 25,9arekin, 2015ean eskuraturiko ehunekoa (% 21,6) gaindituz; orduan, 13 batzarkide lortu zituen. Gipuzkoan, EAJ-PNVk hautesleen % 35aren babesa lortuko luke; aurreko hauteskundeetan botoen % 31,57 eta 18 batzarkide lortu zituen. 2019ko emaitza horiekin, EH Bildu bigarren indarra izango litzateke, botoen % 29,3arekin (2015ean, botoen % 28,87 eta 17 batzarkide).

Bilbon, EAJ-PNVk 14 zinegotzi (2015ean baino bat gehiago) lortuko lituzke, botoen % 42,3arekin (2015ean % 39,34). Donostian, alderdi jeltzaleak 10 zinegotzi batuko lituzke, 2015ean baino bat gehiago, botoen %32,3arekin (2015ean, % 29,65). Vitoria-Gasteizen, PPK botoen % 24,5 eta zazpi zinegotziko lortuko lituzke (2015ean baino bi gutxiago; orduan, % 29,8ko babesa jaso zuen). Era berean, EAJ-PNVk zazpi zinegotzi lortuko lituzke, aurreko hauteskundeetan baino bi gehiago, botoen % 21,8arekin (2015ean, % 16,6). EH Bilduk gaur egun dituen sei zinegotziak mantenduko lituzke botoen % 19,7arekin (2015ean, %19,5).

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU