Prentsa Aretoa
2018/10/26
AENAk EAJ-PNVri jakinarazi dio abian dagoela Forondan 24 orduko zerbitzua ezartzeko prozedura
Aitor Estebanek eta Pilar García de Salazar Arabako Ahaldun Nagusiordeak AENAko ordezkariekin izan duten bileran egiaztatu dute “aurrerapen esanguratsuak” eman direla Arabako aireportuari dagokionez aurrekontuaren inguruan adostutako akordioaren betepen mailan
Forondako aireportuan 24 orduko zerbitzua berrabiatzeko prozesua abian dago dagoeneko. Hala egiaztatu zuten Aitor Esteban EAJ-PNV taldeko bozeramaileak eta Pilar García de Salazar Arabako Foru Ahaldun Nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak, atzo AENAko ordezkariekin izan zuten bileran.
Batzarra Madrilen egin zen Arabako azpiegitura honi dagokion aldetik aurrekontuen inguruko akordioaren egoera aztertzea xede. EAJ-PNVk 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartu zuen zuzenketaren arabera, 24 orduko operatibotasunaz gain, Espainiako Gobernuak hitzeman du aireportuan bertan hobekuntzak egingo dituela eta gune frankoa ezartzea aztertuko duela. Guztira, 3,5 milioi euroko partida aurreikusi da horretarako.
Aitor Estebanek bere “gogobetetasuna” adierazi du AENAk konfirmatutako datuen aurrean: “eguneko 24 orduko operatibotasuna ezinbestekoa da Forondarentzat eta, azkenean, berreskuratzeko eta abian jartzeko prozedura jarri da martxan”. Edozein kasutan, eta Estebanek “hitzetatik ekintzetara” pasatu izana ospatzen duen arren, era berean esan du EAJ-PNVren taldeak eta Arabako Foru Aldundiak oso jarraipen hurbila egingo diotela pendiente dauden proiektuen eboluzioari “24 orduko zerbitzua albait arinen errealitatea izan dadin”. Era berean, AENAko ordezkariek konfirmatu zuten bidaiarien terminalean hobekuntzak egiteko proiektua egiten ari direla eta aireportuan gune frankoa ezartzeko aukerak aztertzen ari direla. Azken finean “urratsak ematen ari dira aurrekontuen inguruko akordio honetan ezarritakoa betetzeko”, esan du Estebanek.
Aitor Esteban eta Pilar García de Salazarrekin batera, bileran izan ziren Vitoria-Gasteizko aireportuko Zuzendari Begoña Llarena, AENAren negozio arautuko Zuzendari Nagusi Javier Marín, eta 3. Taldeko aireportuen zuzendari Montse Mestre.--
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09