Prentsa Aretoa
2018/10/29
Araban suteei aurre hartzeko Astea Lurralde osotik ibiliko da arabar gizartea kontzientziatzeko eta trebatzeko
Suhiltzaileen parkeetan gauzatuko da programa, eta heldu zein haurren artean ezagutza hedatzea izango du ardatz
Arabako Foru Aldundiak, MAPFRE fundazioarekin eta Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionalarekin (STEP) lankidetzan, abian jarri du Suteei aurre hartzeko Astea izeneko sentsibilizazio programa, zeinak xede baitu nork bere burua babesteko ezagutza zabaltzea herritarrei, oro har, eta helduei eta haurrei, oso bereziki. Ekimena ofizialki gaurtik igandera bitartean ospatuko da, urriaren 29tik azaroaren 3ra, hain zuzen, baina jarduerak datorren astean ere egingo dira, jasotako eskari handiari erantzun ahal izateko.
Ekitaldian, eragileek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela kontu handiz ibiltzea berogailu eta suontziekin, kandela eta zigarretekin, eta arretaz zaintzea instalazio elektrikoen egoera, karga handiegia duten hargune eta entxufeak, tapaki elektrikoak eta homologatu gabeko gailu elektrikoak; izan ere, horiek dira etxeetan hildakoak eragiten dituzten suteen eragile nagusietako batzuk.
Suteei aurre hartzeko XIII. Astea Estatuko beste 34 hiritan ere izango da datozen hilabeteetan, eta hainbat jarduera egingo dira herritarrei jarraibideak emateko, jabetu daitezen etxean zer nolako sute arriskuak izan daitezkeen, eta haiek nola ekidin. Horren harira, gogorarazi dute familiek jakin behar dutela etxean suteak ekidin daitezkeela, edo sute arriskua txikiagotu, behintzat, neurri erraz eta merkeen bidez; esate baterako, ke detektagailua jarrita etxean. Hain zuzen, erakundearen iritziz, horixe da sistemarik eraginkor eta merkeena, gauez eta lo gauden bitartean suteren bat gertatuz gero, handik bizirik irteteko.
Iturria: AFA-DFA
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09