Prentsa Aretoa
2018/09/27
Trenbide larraina bultzatzeko erabakia eta Bilboko portuarekiko elkarlana direla medio, hazi egin da Arasur, eta, hala, indartu egin da Araba lurralde logistiko gisa
Horixe izan da gaur goizean Ramiro González Arabako diputatu nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko Logistika Intermodalaren X. Foroa inauguratzeko ekitaldian igorri duen mezuetako bat, Gasteizen ari baita biltzen foro hori.
Foru agintari gorenak, xehekako salmentaren logistika xede duen jardunaldira agertu diren kide ugarien aurrean egindako mintzaldian, gogoratu du nola duela bost urte hartu zen Arasur-eko plataforma logistikoa trenbidezko irispide batez eta trenbide larrain batez hornitzeko erabaki estrategikoa. "Nik neuk bultzatu nuen erabaki hori, ezinbestekoa zelako; gainera, Bilboko Portuko Portu Agintaritzak eta Eusko Jaurlaritzak ere lagundu zuten. Orain, bost urte geroago, aurki hasiko da lanean azpiegitura hori, eta hara nola hazi den Arasur, oso gutxik espero izango zuketen bezala, eta nola lortu duen munduan liderrak diren enpresak erakartzea”, adierazi du Ramiro Gonzálezek; hori, bere ustean, funtsezkoa da Araba Europa hego-mendebaldeko lehenbiziko lurralde logistiko gisa finka dadin.
Alde horretatik, Arabako diputatu nagusiak aipagai izan ditu plataforma horretako enpresa lider batzuek egingo dituzten instalazioei buruz zabaldu diren iragarpenak, hala nola Bridgestone-ena, 30.000 metro koadroko instalazioa egingo baitu, edo Euskadin eguzki energia sortzeko instalaziorik handienaren kasua; horiek lehendik direnei gehitu behar zaizkie, hala nola Aernnova, DSV, Gestamp, Gefco edo MRW.
“Bada oraindik urratsik egiteko. Lanean ari gara AENAk 2018ko aurrekontuen negoziazioetan bere gain hartu zituen konpromisoak bete ditzan, 24O (24 ordu irekita) berreskuratuz Forondarentzat eta aireportuak behar dituen inbertsioak eginez. Harremana erosoa da, eta aurreikuspenak positiboak. Eta lanean ari gara, orobat, Jundizko geltoki intermodala egiaz gauza dadin, eta abiadura handiko trena lehenbailehen irits dadin Arabara. Horiek dira geroz eta logistikoagoa den lurralde honek etorkizunerako dituen erronkak”, adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09