Prentsa Aretoa

2018/09/06

Abian da Future Logistic& Mobility Lab, nazioartean erreferente zentro bihurtzeko

Gasteizko alkateak eta Arabako diputatu nagusiak zentro horren ezaugarriak zehaztuko dituen azterlana egiteko hitzarmena izenpetu dute. Udalaren 2025 Estrategiako proiektu estrategikoetako bat da.

rss Ezagutzera eman
Abian da Future Logistic& Mobility Lab, nazioartean erreferente zentro bihurtzeko

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Future Logistic & Mobility Lab zentrorendiseinu eta garapenari buruzko azterlana egiteko izenpetutako hitzarmen hau nazioartean erreferente izan nahi duen proiektu baten lehen pausua da. Gorka Urtaran alkateak eta Ramiro González ahaldun nagusiak izenpetutako hitzarmen hau tarteko, 150.000 euro inbertituko dira zentro hau diseinatzeko. Zentroak laborategi bizi eta berrikuntza-kluster gisa funtzionatuko du, etorkizuneko mugikortasuneko sistema eta zerbitzuak jorratzeko.

Gasteizko Udalaren eta aldundiaren nahia da Gasteizek pertsonen garraioren zein logistikaren alorretan etorkizuneko mugikortasun-sistemak benetako ingurunean probatzeko leku bat izan dezala. Munduko neurri ertainen artean erreferentziazko lekua lortu nahi da, horretarako lehen mailako bazkide globalen eskutik soluzio berritzaile eta iraunkorrak erabilita. Hain zuzen ere, onetsitako azterlan honen funtsezko helburuetakoa da sektore publiko eta pribatuen lankidetzaren aldeko ekimen batean parte hartuko duten bazkideak identifikatzea, tokiko zein nazioarteko enpresak, erakundeak, entitateak, ikerketa-zentroak eta proiektuak.

Future Logistic & Mobility Lab probetarako espazio fisiko gisa sortuko da, logistika eta mugikortasun arloko berrikuntzak benetako egoeretan garatu eta probatzeko aukera emango duen espazio gisa. Horretarako, laborategiak, hitzaldi- eta erakusketa-aretoak eta proiektu eta lankidetza berritzaileetarako espazioak izango dituen ekosistema gisa diseinatuko da. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU