Prentsa Aretoa

2018/11/06

Hirukoiztu egin dira janari eta inausketa hondakinak bereizteko instalazioak, Aldundiak hondakin organikoak kudeatzeko abian jarri duen planari esker

Arabako herrietan edukiontzi marroiak eta konposta egiteko sistemak jarriz, jauzi kualitatiboa eman da hondakin organikoen kudeaketan, eta hirukoiztu egin da jada janari hondakinak eta lorategietakoak konpost bihurtzen dituen landa eremuko herritar kopurua.

rss Ezagutzera eman
Hirukoiztu egin dira janari eta inausketa hondakinak bereizteko instalazioak, Aldundiak hondakin organikoak kudeatzeko abian jarri duen planari esker

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak hondakinen alorrean egin duen ahalegin handienetako bat izan da landa ingurunean hondakin organikoak (janari hondarrak eta inausketetakoak, nagusiki) bana eta kudea daitezen sustatzea. Eta ahalegin hori hasi da lehen fruituak ematen. Izan ere, biohondakinak kudeatzeko instalazioak hirukoiztu egin dira.

Halaber, edukiontzi marroi (edo bosgarren edukiontzi) gehiago jarri dira eta hirukoiztu egin da banakako edo komunitateko konpost ontzien bidez etxean zabor organikoa bereizten duen herritar kopurua. Horiek dira, Josean Galerak, Ingurumen Saileko foru diputatuak, Arabako hondakin organikoen kudeaketari buruzko balantzean nabarmendu dituen datuetako batzuk.

“Aurrerapauso kualitatiboa eman dugu hondakin organikoen kudeaketan, bai janari hondarrei dagokienez, bai elikagai soberakinei, bai inausketen hondakinei dagokienez ere”, azaldu du Galerak, eta, gogorarazi duenez, “oraindik ere ahalegin handiagoa egin behar dugu; izan ere, zabor organikoaren zati bat edukiontzi grisera botatzen jarraitzen dugu konturatu gabe”. Batera jasotzen den zaborraren (errefusa) % 47, hain zuzen ere, bereizi gabeko hondakin organikoak dira. 

Iturria: DFA AFA