Prentsa Aretoa

2018/11/13

Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontua zifra historikoetara iritsi da: 517,12 milioi euro, iaz baino % 7,5 gehiago Sail guztietan egin du gora, baina nabarmentzekoak dira toki erakundeen finantzaketan izandako gorakada —275 milioi euro (+% 10)— eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderako aurrekontua, 212 milioi eurotik gorakoa (+% 4,12)

rss Ezagutzera eman
Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban

ARGAZKIA JAITSI

“2019rako, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira: hazten ari den lurraldea gara, etorkizuna duena jo miran, eta, non bizi gorabehera, arabar guztien beharrak ase nahi dituena.” Hitz horiek erabili ditu datorren urteko aurrekontuak aurkezteko Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatua lagun zuela.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrekontua zifra historikoetara iritsi da: 517,12 milioi euro, guztira, iaz baino % 7,5 gehiago (36,1 milioi euro gehiago). Hain zuzen, “Segida historikoan, 2011. urtean bakarrik gainditu ziren kontu horiek; orduko hartan, 518 milioi euroko aurrekontu erabilgarria lortu zen, zorra baliatuz. 2019rako, berriz, aurreikusi da gastu ahalmen hori lortzea zorrera jo gabe, eta zor metatuaren zati bat amortizatuta ere bai”, azaldu du Gonzalezek. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU