Prentsa Aretoa

2018/11/16

Foru Aldundia eta Gasteizko Udala desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzearen alde lanean ari dira, irakurketa errazeko jardueren bidez

Marian Olabarrieta foru diputatua eta Estibaliz Canto zinegotzia Ariznabarra eta Aldabeko udal liburutegietan aritzen diren irakurketa errazeko talde mistoetako batean izan dira

rss Ezagutzera eman
Foru Aldundia eta Gasteizko Udala desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzearen alde lanean ari dira, irakurketa errazeko jardueren bidez

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak indarrak batu dituzte adimen desgaitasuna dutenentzako irakurketa errazeko bi talde misto abian jartzeko, hiriko gizarte etxeetan dauden udal liburutegien sarean. Ariznabarra lanerako zentroko adimen desgaitasuna duten erabiltzaileek eta Autonomia Pertsonalerako Zentroko desgaitasun fisikoa duten pertsonek osatzen dute talde bata (zentro bi horiek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearenak dira). Beste taldea Puerto Rico lanerako zentroko erabiltzaileek eta Egibideko LHko Mendekotasunaren Arreta eta Gizarteratzea zikloetako ikasleek osatzen dute.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua eta Estibaliz Canto Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzia Ariznabarreko liburutegian izan dira gaur goizean, talde misto horietako batean, zeinak iragan martxoan jarri baitziren abian bi erakundeek izenpetutako lankidetza hitzarmenari esker.

Aldabeko liburutegian ere aritzen dira, eta jarduera horren lehentasunezko helburuetako bat da desgaitasunen bat dutenen kolektiboa agerian jartzea normalean parte hartzen ez duten kultura espazioetan, hartara espazio horietan sar daitezen sustatzeko. Beste helburuetako bat da aukera ematea desgaitasunen bat duten pertsonei ezagutzen ez dituzten edo ohituraz erabiltzeko beste ezagutzen ez dituzten espazioei beldurra kentzeko, eta errespetua eta konfiantza oinarri dituen harreman giroa ezartzea, non parte hartzaile guztiek esateko dutena entzun eta aintzat hartuko baita, eta jaramon egingo baitzaie. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU