Prentsa Aretoa
2018/12/07
Arabako Foru Aldundiak naturan utzitako zaborra biltzeko herri mobilizazio bat bultzatzen du
Ingurunea elkarlanean garbitzeko hitzorduetako bat hilaren 15ean izango da Lezen, eta bestea 16an Gorbeian, eta hiru helburu izango dituzte: herritarrak kontzientziatzea, Arabako Natura 2000 Sareko naturagune babestuetatik hondakinak kentzea eta biodibertsitatean duten eragina ezagutzea

Biztanleria gehitu eta kontsumo gizartea garatu izanak gaur egungo arazorik handienetako bat ekarri du: gero eta hondakin solido gehiago sortzea. Arazo horretaz ohartarazteko eta arazoaren konponbidean herritarrak partaide izan daitezen lortzeko, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailak herritarrek parte hartzeko bi jardunaldi antolatu ditu Aizkorri-Aratz eta Gorbeiako parke naturaletan, zeinak Arabako Natura 2000 Sarearen barruan baitaude.
Horretarako, SEO/BirdLife erakundeak Ecoembesekin lankidetzan egin duen Libera proiektuarekin bat egin du Aldundiak. ‘1 m2 landaren, basoen eta mendiaren alde’ lemapean, “Kanpaina honek bi helburu ditu: Arabako naturaguneetara bisitan datozenak inplikatzea gune horietako ingurumen arazoetan, eta naturan utzitako zaborrak gure biodibertsitatean dituen eraginei buruzko datuak eskuratzea”, azaldu du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak. Hain zuzen, proiektuak berak ‘basuraleza’ terminoa sortu du gizakiak sortu eta naturan utzitako zaborra izendatzeko.
“Herritarren parte hartzea da arazo horri amaiera emateko gakoetako bat. Hori dela eta, elkarlaneko ekintza horien bidez, arabarrak arazoaren aurrez aurre jarri nahi ditugu landan bertan, ekosisteman, eta ikusarazi nahi diegu zer nolako beharra duten gure naturaguneek norbaitek bil ditzan beste batzuek bota zituzten eta jasotzeaz inoiz arduratu ez ziren hondakinak”, gogorarazi du Galerak.
fuente-iturria: arabapress.eus
Nabarmenak...
Araba
2025/09/25
Araba
2025/09/22
ABB
2025/09/13
ARTZINIEGA
2025/08/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22