Prentsa Aretoa

2019/01/14

Forondako aireportuarentzat eta AHT-rentzat Estatuaren inplikazio handiagoa eskatu du José Antonio Susok

Araba Buru Batzarreko presidenteak azaldu du EAJ-PNV Sánchezen gobernuaren egonkortasuna ahalbidetzeko prest dagoela, bere aurrekontuetan jeltzaleen eskariak jasotzen badira

rss Ezagutzera eman
Forondako aireportuarentzat eta AHT-rentzat Estatuaren inplikazio handiagoa eskatu du José Antonio Susok

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Radio Vitoria irratiari eskainitako elkarrizketan, José Antonio Susok gogoratu du EAJ-PNV alderdia Estatuko aurrekontuak babesteko prest egongo litzatekeela jarduera ekonomikoak eta enpleguen sorrerak ezinbestean behar duten egonkortasuna lortzera begira, baina “horretarako gure asmoak aurrekontu horietan jasotzen direla ikusi beharko dugu”, azaldu du.

Zentzu berean eta arabarren ikuspuntutik, ABBko presidenteak estatuaren inplikazio handiagoa eskatu du Forondako aireportuarentzat eta Abiadura Handiko Trenarentzat. “Araban Forondako aireportua bultzatzea nahi dugu, 24 orduko zerbitzua lortu dugunez geroztik. Terminalean hobekuntza gehiago egin nahi ditugu eta proiektu batzuk abian jartzea nahi dugu merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko prozesuetan aktibitate handiagoa eman dadin”, azaldu du.

Halaber, Susok azpimarratu du AHTa ezartzeko bultzada eman behar dela eta behin betiko konponbidea eman behar zaiola Vitoria-Gasteizerako sarbideari. “Konpromiso serio eta irmoa behar dugu 2023ean Euskadiko lurretan ATHa martxan izan dezagun eta, horretarako, albait arinen itxita egon behar da abiadura handiko trena Vitoria-Gasteizen sartzeko proiektua”, azaldu du.

PPk Tranbia Salburuara eramateko proiektuari babesa emango ote dion galdetuta, Arabako jeltzaleen buruak alderdi horri eskatu dio proiektuari babesa ematea, abian jarri ahal izateko. “40 hilabeteotan PPK harriak baino ez ditu jarri Vitoria-Gasteizko Udalaren bidean. Ez du jarrera baikorrik erakutsi hiriarentzat garrantzitsuak diren proiektu garrantzitsuak onartzera begira. Tranbia Salburuara eramateko proiektuak auzoko herritar gehienen babesa jaso du”, amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU