Prentsa Aretoa
2018/12/17
Aldundiak Ondategi eta Gopegiko araztegi berria amaitu du, Araban iragazki berde bertikalen bidez funtzionatzen duen lehena
Ia 700.000 euroko inbertsioa izan duen instalazioak arazketa hobetuko du eta Apodakako akuiferoaren kutsadura murriztuko
Ingurumen Saileko diputatuak, Josean Galerak, iragazki begetal sistema berritzailea duen Ondategi eta Gopegiko araztegi berria inauguratu du. Ia 700. 000 euroko inbertsioa izan duen azpiegitura hidraulikoak Apodakako akuiferoko uren kalitatea hobetuko du.
Aldundiak lehenbizikoz erabili ditu mota horretako iragazkiak araztegietan eta, horren bidez, iragazkiek nola funtzionatzen duten ikusi nahi du, antzeko neurriko herriguneetan ere jartzeko. Besteak beste, ihiak landatu dituzte, horien errizomek eta sustraiek iragazkia aireztatzea eta homogeneizatzea ahalbidetzen baitute, eta horri esker, hondakin uren arazketan mantentze kostu txikiagoa izango da eta instalazioa hobeto integratu da paisaian.
20 milioi euro azpiegitura hidraulikoetarako
“Legealdi honetan, azpiegitura hidraulikoetan inbertitzeko ahalegina egin dugu berriz ere, bai araztegietan, bai hornidura azpiegituretan. Horren erakusle dira legealdia amaitu baino lehen inbertitu izango ditugun ia 20 milioiak”, gogorarazi du Ingurumen Saileko diputatuak. Horiek horrela, Galerak nabarmendu du Arabako 15 herritan berritu eta hobetu direla arazketa sistemak 2016az geroztik, “bai arazketa sistema berriak eraikiz, bai hamar herri lehendik baziren araztegiekin lotuz”.
iturria- fuente:arabapress.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09