Prentsa Aretoa
2018/12/26
Arabako Ogasunak amatasun prestazioengatiko lehenengo itzulketak egingo ditu gaur
Gaur goizean bertan ordainduko dizkie 2,3 milioi euro 2013. urtean prestazioa jaso zuten 1.403 amari Gainerako itzulketak 2019ko maiatz amaiera baino lehen egingo dira, pixkanaka
Arabako Foru Ogasunak amatasun prestazioengatiko lehenengo itzulketak egingo ditu gaur. Zehazki, lehenengo ordainketa horretan, 2013. urteari dagozkion amatasun prestazioak direla-eta ordaindutakoa itzuliko da. Beraz, gaur eta bihar, 1.403 amak batez beste 1.652 euroko zenbatekoa jasoko dute banku kontuan; guztira, 2,3 milioi euroko zenbatekoa ordainduko da. Eraginpeko zergadunek likidazio berriaren jakinarazpena posta ziurtatuz jasoko dute datozen egunetan.
Zehatzago esateko, gaur, 2013ko amatasun prestazioen atxikipenak itzuliko zaizkie zergak araubide hauetan ordaindu zituztenei: bakarkako tributazioa, batera guraso bakar gisa eta batera guraso biko familia gisa, baldin amak bakarrik kobratu bazuen prestazioa. Itzulketa egiteko, zergadunek inprimakia aurkeztuta izan behar dute. Gainerako itzulketak (baterako tributazioa, non amak eta aitak kobratu baitzituzten prestazioak) datozen hilabeteetan egingo dira.
“Arabako Ogasunak ahalegin guztia egin du itzulketen izapideak arintzeko, hartara ordainketak ahal bezain laster egin ahal izateko, erraz eta modu eraginkorrean”; halaxe laburbildu du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, eta iragarri du amatasun eta aitatasunagatiko atxikipen guztiak pixkanaka itzuliko direla. Prozesua maiatz amaieran amaitu ahal izango dela uste du.
2013ko amatasun prestazioengatik ordaindutakoa itzuli ondoren, Arabako Foru Ogasunak asmoa dauka 2014 eta 2015. urteei dagozkien ordainketak otsailean egiteko, eta 2016 eta 2017. urteei dagozkienak, maiatzean.
iturria fuente: arabapress.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09