Prentsa Aretoa
2018/12/27
Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratu dira eta jada 6.575.212 funts ditu
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Lunak gaur goizean sinatu dute akordioa, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martinez de Lunak gaur goizean sinatu dute Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeko hitzarmena. Akordio honen bidez, Irakurketa Publikoko Sarean beste bost liburutegi eta 308.091 funts berri sartuko dira (guztira, 6.575.212 funtsera iritsiko da). Sare honetako 309 liburutegietako 978.093 bazkideak dira apustu honen onuradun nagusiak, integrazio honek aukera zabalagoak eskainiko baitizkie.
Hitzarmena Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean sinatu da, hain zuzen ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko den liburutegietako bat. Zupiria sailburuak adierazi duenez, hitzarmenak orain dela 13 urte hasitako prozesuari emango dio jarraipena. “Irakurketaren esparruan zerbitzu publiko integratua eskaintzeko baliabideak ugaltzeko, helburuak partekatzeko eta ahaleginak bateratzeko ekin zitzaion orain dela 13 urte eraikin, herri eta organo kudeatzaile ezberdinetan banatuta zeuden liburutegi-zerbitzuak integratzeko prozesuari. Bilboko, Donostiako eta Santurtziko liburutegiak integratuta amaitu zen, orain urtebete, udal-liburutegietako zerbitzuak integratzeko prozesua. Orain, Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegi-zerbitzuak integratuta, baliabideak integratzeko bidean aurrera egiten eta herritarrei zerbitzu hobea eta osoagoa eskaintzen jarraitu ahal izango dugu”, adierazi du.
fuente iturria: arabapress.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09