Prentsa Aretoa

2019/01/14

Aldundiak Mendialdeko despopulazioa geldiarazteko 11 jarduera jarri ditu abian

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak ‘Mendialdea Biziberritzen‘ proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu horrekin, eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako oinarriak finkatu nahi dira.

rss Ezagutzera eman
Aldundiak Mendialdeko despopulazioa geldiarazteko 11 jarduera jarri ditu abian

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Foru Aldundiak ‘Mendialdea Berritzen’ proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu pilotu bat dugu, lurralde oreka sustatzeko eta Mendialdeko despopulazioa geldiarazteko egina. “Proiektu hau abian jarrita, garapen endogenorako bide berriak aktibatu eta Mendialdearen (eta, ildo horretan, Arabako lurralde historiko osoaren) garapen ekonomikorako eta sozialerako oinarri sendoak finkatu nahi dira” azaldu du Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatuak.

“Mendialdea biziberritzen” proiektuak bereziki erreparatu die lehentasunezko pertsonei eta kolektiboei, hots, adinekoei, mendekoei, emakumeei eta gazteei, beraien premiei erantzunez biztanleak finkatzen eta erakartzen laguntzeko. Hala, ekintza zehatzak, neurgarriak eta denbora mugatu batean gauzagarriak zehaztu dira, gero beraien ebaluazioa egin, ondorioak atera, hobekuntzak ezarri eta Arabako lurralde historikoko gainerako kuadrilletan ere ezartzeko balio izango dutelakoan.

“Azken hamarkadetan bazter guztietan ikusi dugu landa-eremuaren eta hiriaren arteko polarizazioa, mugimendu demografikoen ondorioz. Polarizazio hori dela eta, landa eremuak gainbeheran datoz, biztanleria hirien inguruan pilatzen den heinean”, adierazi du diputatuak, “ez dago landa eremua despopulatzeko eta biztanleak hiri inguruneetan pilatzeko fenomeno horretatik kanpo”. Izan ere, gure lurraldean hirien eta landa eremuen arteko desoreka handia dago: biztanleriaren % 74,86 hiriburuan bizi da eta % 25,14 baino ez da bizi gainerako lurraldean, Trebiñu ere tartean sartuta. Halere, fenomeno hori ez da larriegia eta ezta berriegia ere gure lurraldean”.

fuente iturria: arabapress.eus

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU