Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/01/14

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriz ere Gasteizek, eta sei film eskainiko dira Artiumen

FICMA-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriro ere Gasteizek.

rss Ezagutzera eman
Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriz ere Gasteizek, eta sei film eskainiko dira Artiumen

ARGAZKIA JAITSI

Sei film proiektatuko dira, Artium museoan. Ingurumenarekin begirunez jokatuko duen aldaketa sozialaren inguruko hausnarketa bideratzea du xede jaialdiak, duela 25 urte sortu zenez geroztik, eta joan den azaroan izan zen azken edizioa, Bartzelonan. Hamabost aldiz ekarri du dagoeneko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Kataluniako jaialdi horren erakustaldia Gasteizera. Bihartik aurrera, Artiumekin lankidetzan, sei dokumental proiektatuko dira.

Ingurumenaren arloko gaiak jorratzen dituen zinema-jaialdi aitzindaria da mundu osoan Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia. Izan ere, zaharrena da, 25. edizioa izan baita azkena, eta erreferente bihurtua da ingurumen-dokumentalen arloan, baita jaialdi berritzaile gisa ere. Zinema eta zinemaren industria lantzen ditu, eta ingurumenaren arloko edukia eta ingurumen-hezkuntza, hainbat jarduerarekin.

Bihartik —urtarrilak 15— eta hilaren 31ra bitartean izango da proiekzioak ikusteko aukera. Aurten, bigarren urtez, Artium museoan izango dira. Film hauek ikusi ahal izango dira: ‘The reclutant radical’ (urtarrilaren 15ean), ‘Hondar 2050’ (urtarrilaren 17an), ‘Rush tour’ (urtarrilaren 22an), ‘The uncertainly has settled’ (urtarrilaren 24an), ‘Unfractured’ (urtarrilaren 28an) eta ‘Chamán’ (urtarrilaren 31n). 19:30etan hasiko dira proiekzioak, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, eta doan izango dira.

fuente iturria: arabapress.eus

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU