Prentsa Aretoa

2019/01/15

Arabako ur partzuergorik handiena jaio da, 74 toki erakunde atxikita

Arabako Mendialdeko, Añanako, Gorbeialdeko eta Lautadako guztira 64 administrazio batzarrek eta 9 udalek, bai eta Arabako Foru Aldundiak ere, indarrak batu dituzte partzuergo berrian, zeinari esker denek batera eta modu eraginkor eta jasangarriagoan kudeatu ahal izango baitute uraren ziklo osoa. Arabako Ur Partzuergo berriak gaur arratsaldean ekin dio bideari, kudeaketa eredu berri horri hasiera eman dion bileran.

rss Ezagutzera eman
Arabako ur partzuergorik handiena jaio da, 74 toki erakunde atxikita

ARGAZKIA JAITSI

Gaur arratsaldean egin da Arabako Ur Partzuergo berriaren lehen bilera, eta han izan dira partzuergoari atxiki zaizkion 74 toki erakundeak. Zehazki, guztira 9 udalek, 64 administrazio batzarrek eta Arabako Foru Aldundiak onetsi dute ur partzuergo berria abian jartzea, zeina kiderik gehien duen partzuergoa baita Araban.

Uraren ziklo osoa modu eraginkor eta jasangarriagoan kudeatzeko helburuarekin ekin dio bideari partzuergo berriak. Izan ere, ura kudeatzeko bestelako eredu bat ekarriko du lurraldera, eta indarrak batuko dira horniduraren, ura edateko on bihurtzearen, estolderiaren eta uraren arazketaren kudeaketan.

Gaur arratsaldetik bertatik aurrera, partzuergo berriko kide izango dira honako hauek: Añanan, Berantevilla, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Gaubea eta Gesaltza Añanako udalak, eta Acebedo, Antezana, Anuntzeta, Armiñon, Arreo, Barrio, Basquiñuelas, Berantevilla, Karkamu, Komunioi, Corro, Espejo, Estavillo, Jokano, Lacervilla, Leziñana, Morillas, Ozio, Pinedo, Pobes, Zabalate, Quintanilla, Quintanilla Erriberabeitia, Ribabellosa, Sobron, Tuesta, Valluerca, Villanañe, Uribarri Gaubea, Biloria eta Zambranako administrazio batzarrak; Gorbeialdean, Betolatza, Dura, Elosu, Landa, Luku, Mendibil, Uribarri Ganboa eta Zurbaoko administrazio batzarrak; Lautadan, Agurain, Dulantzi eta Burgeluko udalak, eta Añua, Arbulu, Argomaiz, Egileta, Burgelu, Gauna, Gazeta, Gereñu, Ixona, Mendixur, Oreitia, Trokoniz eta Txintxetruko administrazio batzarrak; eta Kanpezu-Arabako Mendialdean, Haraneko Udala eta Alta, Angostina, Antoñana, Apinaiz, Kontrasta, Maeztu, Montoria, Oteo, Sabando, Done Bikendi, Uribarri Harana eta Villafriako administrazio batzarrak. Horiez gain, partzuergo berriko kide da Arabako Foru Aldundia ere, zeinak figura berri horren sorkuntza babestu baitu.

iturria fuente: arabapress.eus

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU