Prentsa Aretoa

2019/01/22

Pablo Ibarren auziaren jarraipena egitera animatu du Europako Batzordea Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak ekimen bat aurkeztu du gaur goizean Europako Batzordean, zeinen bidez Bruselari eskatzen dio Pablo Ibarren kontra egiten ari den auziaren jarraipena egitera, heriotza zigorrera kondenatua izan daitekeela kontuan hartuta

rss Ezagutzera eman
Pablo Ibarren auziaren jarraipena egitera animatu du Europako Batzordea Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak

ARGAZKIA JAITSI

Bilbok uste du duela 22 urte euskal jatorriko euskal gaztea Floridan (AEB) heriotza zigorrera kondenatzera eraman zuten irregulartasun larriak bigarren epaiketan ere errepikatu direla eta egoera honek batasuneko agintariak derrigortzen dituela neurri hau hartzera,mundu mailan heriotza zigorraren aurrean jokatzeko orduan dauzkan jarraibideen arabera.

Eurodiputatu jeltzaleak bere ekimenean gogoratzen du Batasuneko erakundeek heriotza zigorrari buruzko jarraibide batzuk onartu eta ezarri zituztela mundu mailan heriotza zigorra desagerraraztera begira. Agiriak jasotzen ditu mundu mailan heriotza zigorra desagerrarazteko xedez sustatu behar diren neurri batzuk, eta Europako diplomaziari zeregin bat ematea aurreikusten du EBtik kanpoko herrialdeetan egiten diren exekuzioen kontrola egiteko. Hain zuzen ere, prozedurak arautzen du heriotza zigorra aplikatzen dituzten hirugarren herrialdeek “heriotza zigorrera kondenatuen eskubideak babesteko bermeak nazioarte mailan ezartzen dituzten arauak errespeta ditzatela, gutxieneko arauak bereziki”. Bermeen katalogo honek jasotzen ditu epaiketaren ezaugarriak, kondenatzerakoan aintzat hartu diren proben kalitatea, espetxeratuen adina eta egoera, eta abar. Oinarri honekin, Europako agintariek “gestio bereziak egin ahal dituzte kasu bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta eta gutxieneko arauak urratzen diren kasuetan”.

Araudi hori oinarritzat hartuta, Europako Parlamentuan aurkeztu duen ekimenean, eurolegebiltzarkide jeltzaleak zera gogoratu du: “Pablo Ibar euskal jatorriko Europako hiritarra erailketa hirukoitzaren errudun deklaratu zuten iragan larunbatean, Brodward Countryn, Floridako Auzitegi Gorenak duela 22 urte lehen aldiz kondenatu zuen epaiketa errepikatzea derrigortu ondoren. Bigarren epaiketa honetan defentsak erakutsi du lekuko batzuek gezurra esan zutela, beste batzuek lekukotza emateagatik dirua kobratu zutela eta auziperatua kondenatzeko erabili ziren ADN probak ez zirela behar bezala babestuak izan. Egitate horiek guztiek agerian utzi dute probak oso ahulak izan zirela eta horrek eragin zuela epaiketa errepikatzea”.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Euro Ganberako ordezkari jeltzaleak uste du “Pablo Ibarri egin dioten bigarren epaiketa honek ez dituela bete EBk heriotza zigorraren inguruan dituen araubideak. Hain zuzen ere,aipatu egin du agiri honetan jasotzen den baldintza, Batasuneko agintariak esku hartzera animatzen dituena “zigorra proba argi eta sinesgarrietan eta gertakariak azaltzeko modu bakarra direnetan oinarritzen ez den kasuan”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU