Prentsa Aretoa

2019/01/24

Vitoria-Gasteizko uri erakundeek aho batez onartu dute maiatzaren 26ari begira EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagai-zerrenda

Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatearekin batera honako pertsona hauek egongo dira zerrendaren lehen bost postuetan: Ana Oregi legebiltzarkidea, sailburu izandakoa; egun bere lan taldeko kide diren Iñaki Gurtubai eta Itziar Gonzalo Zuazo; eta Livia Lopez, Araski kirol taldeko presidentea

rss Ezagutzera eman
Vitoria-Gasteizko uri erakundeek aho batez onartu dute maiatzaren 26ari begira EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagai-zerrenda

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVren Uri Erakundeek bart aho batez onartu zuten maiatzaren 26ari begira EAJ-PNV-k hirian aurkeztuko duen hautagai-zerrenda.

Modu honetan amaiera eman zaio Vitoria-Gasteizko hauteskunde-zerrenda erabakitze aldera egindako barne hauteskunde prozesuari. Prozesua  uztailean hasi zen  Gorkaran Urtaran Agirren Vitoria-Gasteizko alkate hautagai izendatu zenean.

Urtaranekin batera, lehen bost postuetan honako hauek egongo dira, hurrenkera honetan:  Ana Oregi Bastarrika legebiltzarkidea; Iñaki Gurtubai, Vitoria-Gasteizko Udalean Alkatetza, ekonomia eta funtzio publikoaren arloko koordinatzaile nagusia; Itziar Gonzalo Zuazo, Vitoria-Gasteizko Udalean Ogasun eta Hirigintza arloko zinegotzi ordezkaria; Livia Lopez, Araski emakumezkoen saskibaloi taldeko presidentea, independiente moduan.

Hautagai zerrendako hurrengo postuetan honakoa hauek egongo dira: Cesar Fernández de Landa Manzanedo ingeniari teknikoa; Miren Fernández de Landa Ruiz, GKE. Gasteizko Kontzeju Elkartearen egungo presidentea; Amaia Barredo Martín, Ingurumen eta Hirigintza arloko egungo foru zuzendaria; Sonia Diaz de Corcuera Ruiz de Oña Eusko Jaurlaritzan trafiko zuzendaria;  Raimundo Ruiz de Escudero Ezkurra Araba Buru Batzarreko burukidea izango da hamargarrena.

Hamabosgarren postua bitartean honako hauek egongo dira: Ainhoa Etxeandia Ortega, Vitoria-Gasteizko Udalean Ingurumen eta Espazio Publiko arloko zuzendaria; Álvaro Castillo Cordero, Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikaslea eta Euzko Gaztediko (EGI) Herrialde Kontseiluko idazkaria; Saray Zárate Fernández de Landa Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua; Juan Ignacio Arce, Kutxabanken hainbat bulegotako zuzendari izandakoa eta kultur eta gizarte arloetako hainbat elkartetako kide aktiboa; Jon Ander Sánchez Halsouet independiente moduan.

EAJ-PNVren Uri Erakundeek Alderdiak hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko duen hautagai-zerrendaren osaera nabarmendu nahi izan dute  hautagai-zerrendak bateratu egiten dituelako udaleko lan eremu desberdinen kudeaketarako eskarmentua eta Vitoria-Gasteizek aurrera egiten jarraitzearen helburua.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU