Prentsa Aretoa
2019/02/03
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Izaskun Bilbao Barandica izendatu du zerrendaburu maiatzaren 26an Europako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeetarako
Aitor Esteban izango da Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Mikel Legarda Arabakoa eta Joseba Agirretxea Gipuzkoakoa, oraindik data ezarri gabe duten hurrengo hauteskunde orokorretan
Izaskun Bilbao Barandica, azken bi legealdietako eurodiputatua, berriz ere izango da EAJ-PNVren zerrendaburua maiatzaren 26an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Hala erabaki du gaur goizean Barakaldoko BECen ezohiko bileran batzartu den Aberri Batzarrak. Bilbao Barandica (Bermeo, 1961) Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Enpresa Kudeaketa masterra egin zuen EHUn eta idazkari-artekaria da Kortezubiko Udalean, gaur egun eszedentzian. 2005ean izan zen Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea eta 2009tik da eurodiputatu. Bruselan eta Estrasburgon, Bilbao Barandicak izen eta ospe ona irabazi ditu lanerako,elkarrizketarako eta beste batzuengan eragiteko erakutsi duen gaitasunagatik. Hainbatetan ekin dio euskal agendako gaiak defendatzeko lanari.
Aberri Batzarrak gaurko bileran ere onetsi ditu hurrengo hauteskunde orokorretara EAJ-PNVk eramango dituen zerrendak. Oraindik ez da data zehaztu baina azken epea 2020 litzateke. Kasu honetan, Aitor Esteban izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburua. Esteban, Zuzenbidean doktorea, Kongresuko bozeramaile jeltzalea da 2013tik, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzan sartu zenez geroztik. Aberri Batzarrak gaur goizean berretsi duen zerrendako bigarrena izango da Idoia Sagastizabal, azken legealdi honetan Madrilen EAJ-PNVren izenean gai ekonomikoak defendatzeko ardura bere gain izan duena. Josune Gorospe izango da Kongresuko hirugarrena. Gorospe eusko legebiltzarkidea da 2010etik eta BBBko burukidea ere bai. Bere aldetik, talde jeltzaleak Senaturako aurkeztuko duen zerrendari dagokionez eta gaurko bileran onartu delarik , Bizkaitik errepikatuko dute Nerea Ahedok eta María Dolores Etxanok, eta beren bigarren legealdian sartuko dira. Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Eudeleko presidentea, zerrendako hirugarrena izango da.
Gipuzkoatik, Kongresurako zerrendako lehen tokiak hartuko dituzte, hurrenez hurren, Joseba Agirretxeak, Iñigo Barandiaranek eta Txaro Rodrigok. Agirretxea azken lau legealditan izan da Kongresuko diputatu eta Barandiaran azken biotan. Rodrigo lehen aldiz egongo da Gorte Nagusietarako zerrendan eta gaur egun da Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasuna Dutenentzako Arreta Departamentuko zuzendari nagusia. Senatutik, Gipuzkoako zerrendako lehenak izango dira Maribel Vaquero, Mertxe Garmendia eta Luke Uribe-Etxebarria. Vaquero da gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria; Garmendia Donostiako Udaleko zinegotzi eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria izan da; eta Uribe-Etxeberria eusko legebiltzarkidea da 2002tik.
Aberri Batzarrak Mikel Legarda ere berraukeratu du Kongresurako zerrendaburu Arabatik. Legarda Zuzenbidean lizentziatua da eta Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoen letratua, gaur egun eszedentzian. Hurrengo joango dira Laura Pérez Borinaga Artziniegako alkate ohia, Agurtzane Llano, eta Jon Perez Euzko Gaztegiko (EGI) Herrialde Kontseiluko kidea. Senaturako, Arabako titularrak izango dira Almudena Otaola gaur egun Eusko Jaurlaritzako Kultura kabineteko zuzendaria, Añanako alkate Juan Carlos Medina eta Rosa Peral Tecnaliako proiektuen zuzendaria.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09