Prentsa Aretoa
2019/02/12
Aitor Esteban Auzitegi Gorenean: “Auziperatuak kargurik gabe eta libre geratzea espero dugu”
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak berretsi du gaur hasi den epaiketan lider independentisten kontra egin diren salaketak “zentzugabekeriak” direla, eta haien kontra ezarri den presoaldi prebentiboa txarretsi du
Aitor Estebanek, Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak, elkarrizketa aldarrikatu du gaur Kataluniako auzia konpontzeko, eta adierazi du EAJ-PNVk espero duela gaur lider independentisten kontra hasi den epaiketan “epaituak diren pertsonak kargurik gabe aske gera daitezela”.
Esteban Auzitegi Gorenera joan da auziperatuei EAJ-PNVren babesa eta elkartasuna adieraztera, Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzale eta Eusko Legebiltzarraren aginduz joan den ordezkaritzako kidearekin. Estebanek hedabideen aurrean baieztatu duenez “inoiz heldu behar ez genukeen puntura iritsi gara” eta berretsi du “guztiz zentzugabeak” direla lider independentistei egozten zaizkienak. Ildo beretik, bozeramaile jeltzaleak salatu duenez “ez du ez hankarik ez bururik Estatu kolpeaz hitz egiteak, politikari batzuek egin duten moduan”, “ez zelako indarkeriarik erabili, are gutxiago indarkeria armatua edo militarra”.
Estebanek, halaber, auziperatuen kontra ezarri zen presoaldi prebentiboa gaitzetsi du, bere esanetan “elkarrizketa eragotzi duelako eta giroa are gehiago tenkatu duelako”. Epaiketa hasi den egun berean, gainera, Diputatuen Kongresuan hasi da gaur goizean aurrekontuei buruzko eztabaida eta, bere ustetan, gauza biak aldi berean emateak “sentimenduak azaleratzen ditu eta horrek ez dio politikari batere laguntzen”.
“Elkarrizketaren alde egiten jarraitzen dugu eta espero dut epaiketaren ondoren epaituak diren pertsona hauek kalera irten daitezela aske eta kargurik gabe”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09