Prentsa Aretoa

2019/02/19

PPk erreferendumak deitzea delitutzat jotzeko aurkeztu duen erreforma zigor eta politika aldetik “baldarkeria” dela esan du Legardak

Diputatu jeltzaleak ezeztatu du Zigor Kodea denik “gatazka politiko” bat konpontzeko irtenbidea, eta kritikatu du halako proposamenek “gatazka eragiten,drama areagotzen eta zauriak zabaltzen dituztela”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Legardak, EAJ-PNVren legebiltzar taldeko justizia gaietarako bozeramaileak, gaur baieztatu du PPK Zigor Kodean erreferendumak legez kanpo deitzea jasotzeko aurkeztu duen erreforma “baldarkeria” dela zigor aldetik eta politikaren ikuspuntutik, eta alderdi honi deitoratu dio setakeriaz aritzea eta “hauteskundeetako interesetan baino ez pentsatzea”.

Hitz egiteko izan duen tartean arbuiatu du Legardak PPk aurkeztu duen Lege Proposamena, eta era berean ezeztatu du gatazka politiko bat zigor neurrien bidez konpon daitekeenik. Halaber galdetu du “Zigor Kodea ote den konponbidea edo arazoaren parte bat” eta gogoratu du 2003an “dotrina juridikoa, elkargoak eta elkarte judizialak” proposamen horren kontra agertu zirela.

Diputatu jeltzaleak esan duenez “egoera honetara iritsi gara aldez aurretik elkarrizketari eta akordioak bilatzeari uko egin zaiolako, gure solaskideak une bakoitzean izango dituen mugak eta beharrak aitortuz. Ez da arazo bat aitortu nahi izan eta are gutxiago argitasun neurriekin eta adostasunaren bidez aztertzea”. Era berean planteatu du “hiritargoari galdetzeak demokrazia indartzen edo narriatzen ote duen”. Ez litzateke hobe izango zer iritzi dagoen jakitea informazio zabalagoarekin eta irizpide argiarekin jardun ahal izateko?”, galdetu du.

Legardak PPren proposamen hau sartu du politika gaur egun inguratzen duen “giroan” eta gaineratu duenez halako ekimenek “herrialdeen arteko gatazka sustatzen dute, drama areagotzen dute, josturak tenkatzen dituzte eta sufrimenduari sufrimendu gehiago gehitzen diote”. “Berreskura dezagun elkarrizketaren bidea, adorearen eta indarraren bidea delako. Aldendu gaitezen zaratatik eta haserretik, lehiatik eta borrokatik, eta itzul gaitezen politikaren bidera, eta ez bide kriminalarenera”, amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU