Prentsa Aretoa

2019/03/26

Bederatzi eurodiputatuk Europaren esku hartzea eskatu dute “Altsasu Auzia” izenekoan Batasunaren legeak urratu direlako

“Altsasu Auzia” izenekoan hainbat gazteren kontra egin den prozesuaren eta hauei ezarri zaien epaiaren jarraipena egin duten bederatzi eurodiputatuk Europako Batzordean salatu dute izapidegileen eta epaia eman duen epaimahaiaren jardunek Europako hainbat zuzentarau urratzen dituztela

rss Ezagutzera eman
Bederatzi eurodiputatuk Europaren esku hartzea eskatu dute “Altsasu Auzia” izenekoan Batasunaren legeak urratu direlako

ARGAZKIA JAITSI

Parlamentuko ekimen hau izenpetu dute Marina Albiol, Xabier Benito, Izaskun Bilbao, Ana Miranda, Jordi Solé, Ramón Tremosa, Josep María Terricabras, Miguel Urban eta Ernest Urtasun eurodiputatuek, eta jarraipena ematen dio iragan astean Bruselara eginiko bisitan zigortuen senideei eman zieten babesari. Babes talde honetan ere dago Josu Juaristi eurodiputatu ohia.

Hain zuzen ere, eurodiputatu talde honek ezer baino lehenago azpimarratu du auziperatuei kendu egin zitzaiela “epaile naturalarengana jotzeko eskubidea” terrorismo delitua egotzi zitzaielako “2017/541 zuzentarauaren bigarren tituluan jasotako egoeretan jasotzen ez den arren”. Zuzentarau horren ezaugarri bat da Batasunaren lurralde osoan terrorismoari buruzko definizio homogeneoa ezartzea.

Halaber, ekimenaren egileek salatu dute izapidegileek eta epaimahaiak bultzatu zutela behin eta berriz errudun gisa aurkeztuak izan zitezela “eta horrek ere argi eta garbi urratzen ditu 2016/343 zuzentarauaren 4 eta 6 artikuluak”.

ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu duenez kasu honetan ez duela inpunitatea aldezten. “Igandean Altsasun egin zen manifestaldiaren goiburua `Justizia´izan zen”, gogoratu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU