Prentsa Aretoa

2019/04/01

Turismoak Gasteizen Barne Produktu Gordinari 500 milioi eurotik gora ekartzea espero du Gorka Urtaranek

Gasteizek Euskadiko kongresu eta konbentzioen herena hartzea du helburu

rss Ezagutzera eman
Turismoak Gasteizen Barne Produktu Gordinari 500 milioi eurotik gora ekartzea espero du Gorka Urtaranek

ARGAZKIA JAITSI

Lan, profesional eta elkarte jarduerekin erlazionatutako turismoa xede argia da Gasteizen, turismo tradizionalarekin gutxiago erlazionatutako denboraldietan jarduera ekonomikoaren hobi hau dinamizatzeko. Horrela ikusten du Gorkar Urtaran alkateak, helburu argi bat jarri duenak: Turismoak Gasteizen Barne Produktu Gordinari 500 eurotik gora ekartzea espero du hurrengo legealdia bukatzean. Edo, berdina dena, gaur egungo datuetatik %20a handitzea. 

Horretarako, Alkatetzarako berrautaketarako hautagaia, ziur da Gasteiz Convention Bureau berdefinitzearen eta aktibatzearen arrakastaz, hiriaren hautagaitzak aurkezteko beharrezko euskarria eskainiko baitu, baita tankera honetako ekitaldiak garatzeko formakuntza eta aholkularitza eman ere. “Beharrezko gaitasunak ditugu. Ekonomia eta enplegua sor dezakegu. Kasik gure inguruko hiri guztiek helburu honetara bideratutako bulego bereziak dituzte. Bere xedea, hiriarentzat eta herrialdearentzat ekintzak biltzea izango da, zalantzarik gabe, eskura ditugun ekipamendu sare publiko guztiaz baliaturik, baina, besteak beste, OPC, hotel eta agentziak bezalako enpresei oinarria eta babesa eskainiaz ere”.

Euskadin bataz beste kongresu bakoitzeko, 500 pertsona inguruk parte hartzen dute. MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) turista gehienbat hoteletan pasatzen du gaua (nagusiki 4 eta 5 izarretakoak) eta hiria hobekien sustatzen dutenak dira, izan ere, horietako asko berriz bueltatzen baitira egun batzuk senide edo lagunekin pasatzeko eta gainera, helmuga promozionatzeko lan izugarria egiten dute.

Gasteizen 2018 urtean 411 ekitaldi egin ziren Europa Kongresu Jauregian eta Goiuri jauregian, 104.158 parte hartzailerekin. Hiriko beste ekitaldi batzuen emaitzak, besteak beste, Azkena Rock Jaialdira hurbiltzen diren 31.000 pertsona baino gehiago, Jazz Festibaleko 10.000 pertsonak edo Triatloiak eragiten dituen 22.770 gau igarotzeak dira.

Gasteizek Euskadiko kongresu eta konbentzioen %22 hartzen ditu, “baina gure asmoa herenera heltzea da. Jarduera honek eragiten duen gastu estimazioa 87 milioi euro ingurukoa da urte bakoitzeko. Orain Gasteizen gastu estimazioa 19,5 milioikoa baldin bada, epe labur-ertainera begira, urtean hirirako 30,5 milioi lortzeko asmoa dugu”, defendatu du Gorka Urtaranek.

Gasteizek maila goreneko ekitaldi eta negozioen turismoaren helmuga bihurtzeko beharrezko ezaugarriak biltzen ditu. Definitu eta adostutako Turismoaren Plan Zuzentzailearekin, epe labur-ertainera begira Gorka Urtaran alkateak azpimarratu nahi duen estrategietetako bat, “Gasteiz MICE helmuga eta helmuga jasangarri eta arduratsu gisa kokatzea” da. “Hazkunde tarte on bat dugu, maila goreneko kongresu-, kultura- eta kirol- azpiegiturak ditugu eta orain, gure hiriak merezi duen kudeaketa ereduan jauzi emateko erreminta aurkezten dugu. Aurten Gasteiz eta batzuk bakarrik aipatzearren, Saskibaloiko Final Four, Michelin Hirien Mundu mailako Goi-Bilera edo Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua bezalako garrantzi handiko ekitaldiak hartzeko erabat prestatuta dagoela erakusten ari gara. Benetako apustua egiteko garaia da, ez gauza bakanak egitekoa; hiriarentzako eta herrialdearentzako ardatz ekonomiko bihurtzeko garaia da. Ekonomia eta enplegua sortu eta hiriak kanpora begirako gaitasuna areagotzea da”, defenditu du gaur goizean Alkateak.

6 bandera-ontzi

Gorka Urtaranek estrategikotzat jotzen du, hiriak duen azpiegitura sarearen balioa azpimarratzea: Europa Jauregia eta Goiuri, Iradier Arena hiriaren erdian; Principal Antzokia, proiektatutako zaharberritzearekin bere edukiera hobetuko duena; Auditorio berria, Musika eta Arte Eszenikoetara bideratuko dena, baina beste ekipamendu asko moduan, bilera eta ekitaldi profesionalak hartzeko baldintzak beteko ditu, eta Gasteiz Antzokia. 6 bandera-ontzi, estrategikoki atzerrira proiektatu beharrekoak.

 “Gasteiz Convention Bureauk Gasteiz kongresu, enpresen bilera nagusien eta elkarteen bileren egoitza moduan sustatzea izango du helburu eta instituzioek, enpresek, elkarteek eta berton maila goreneko ekitaldiak garatzeko ahalmena izango duen sustatzaile ororen euskarri izango da. Gasteiz Convention Bureau, ekitaldiak eta kalitatezko turismoa erakartzearen zerbitzura dauden hiriko azpiegiturak dinamizatu eta azpimarratzeko kudeaketa erreminta izango da” azaldu du Gorka Urtaranek.

Proiektu hau definitzeko erabilitako helburuak argi daude: kongresuen turismoaren eta turismo jasangarriaren atzemate eta kudeaketa estrategian jauzi kualitatibo bat ematea; Gasteiz esparru internazionalean kokatzea: sektorea dinamizatzea eta merkataritza eta ostalaritza berriz ere aktibatzea. Hitz batez, egun ditugun azpiegitura multzoa eta estrategia koordinatu batean proiektatutakoak bultzatzean datza. 

Alkateak industriaren eta udalerriko enpresen gorako garrantzia, Gasteizek Euskadiko lehen helmuga jasangarri gisa duen aintzatespen internazionala, bere kongresu-, kirol-, eta kultura- azpiegituren kalitatea nabarmendu ditu; hauei gainera funtsezko beste elementu bat gehitu behar zaio, Gasteizen kokapena eta errepide bitartezko hiriaren irisgarritasuna. Forondako Aireportuko jarduera gora doa eta H24 izateko bidean da. “Gasteiz erraz mugi gaitezkeen hiria da eta edonora hel gaitezke, baita oinez ere. Garraio publikoko eskaintza ona duen hiri bat da, balio handiko ondare historikoa eta geroz eta profesionalagoa den turismo- eta ostalaritza- sektore bat duena; ezaugarri hauek guztiak proiektu honi aurre egiteko aukera luzatzen digute, arrakastatsua izango dela ziur izanda, gainera. 2023 urtez geroztik Abiadura Handiko Trenak eskainiko digun aukera berriei hiria egokitzen has gaitezen oso garrantzitsua da. Dagoeneko eskenatoki eta ikuspegi horrekin lanean hasi behar gara. Gasteizek hurrengo urteetan, Kongresuen eta Konbentzioen munduan oinarrizkoak diren bi elementu izango ditu: Batzarrak hartzeko ekipamendua eta konektagarritasun ona”, aditzera eman du Alkateak.

Gorka Urtaranek gainera, positiboki baloratu du hoteletako edukiera. “Ziur gara Gasteizen hotelen eskaintza areagotu egingo dela, hirian ekintza eta bilera profesional gehiago sortzeko ahalmenaren arabera”, adierazi du.