Prentsa Aretoa
2019/05/06
Gorka Urtaranek akordioetan, ekonomia jardueran eta mugikortasunari emandako bultzadan oinarritutako hiriak bizitako aurrerakada azpimarratu du
Alkateak, nabarmendu du, Udaleko buru izanda bere kudeaketaren lorpenetako bat, Vitoria-Gasteiz Agenda lehentasunetako lehen postuan jartzea izan da
-
190506_Gorka Urtaran 2019/05/06
20190506_Gorka Urtaran
EGINDAKOA - 2019/05/06
Gasteizko alkate eta berrauketarako EAJ-PNVren hautagai Gorka Urtaranek legealdi honetan, akordioetan, ekonomia jardueraren hobekuntzan eta mugikortasunari emandako bultzadan oinarritutako hiriak bizitako aurrerakada azpimarratu du. Udaleko buru dela lau urte hauetako balantzean, pertsonen beharretan oinarritutako lanak, herritarrak 2015ean baino hobeto egotea ahalbidetu duela azaldu izan du. “Vitoria-Gasteiz Agenda, agenda gasteiztarra, lehentasunetako lehen postuan jarri dugu eta horrek, gure bizi-kalitatearen hobekuntzan islatzen diren emaitzak luzatu ditu” ziurtatu du.
"Pertsonak aintzat hartuta egindako lanak, zentzuz jokatuta eta lankidetzan eta elkar-ulertzean oinarrituta emaitzak ematen ditu. Gasteiz makina bat alderditan hobera egin du. Aurrerabidea ez da muturreko jarrerekin erdiesten, kontsentsuarekin, moderazioarekin eta talde lanarekin bai baizik” laburbildu du alkateak.
Gorka Urtaranek honekin adierazi nahi izan du, denbora tarte honetan “instituzioaren egonkortasuna eta bizikidetza berreskuratu izan ditugu, ekonomia 11.000 lanpostu baino gehiagorekin indartu dugu baita ekonomiaren suspertzea berreskuratu ere. Gainera, mugikortasunari bultzada nabarmena eman diogu tranbiaren zabalkuntzarekin, Bus Elektriko Adimendunarekin eta gure hirian Abiadura Handiko trena lur-azpiratzearen akordioarekin. Egonkortasuna, zurruntasuna eta akordioa gure kudeaketaren zeinu dira. Mahai gainean Vitoria-Gasteiz Agenda, hiriaren egunerokotasunean interes gehien pizten dituzten gaiak jartzea, oinarrizkoa izan da, pertsona guztien ongizatea hobetzean eragina duten emaitza onak eskuratzeko”.
Gorka Urtaranek akordioak aipatu izan ditu. PPrekin 2017 eta 2018ko ordenantza fiskalak eta Salburua eta Zabalganarako tranbia; EH Bildurekin, tranbia hegoaldera eramatea edo Gasteiz Antzokia. “Horrez gain, Eusko Jaurlaritzarekin hiriburutza- kanona bikoiztea adostu dugu (10 milioi urtero Gasteizentzat), Aldundiarekin 2,5 milioi urtero azpiegituratan eta Estatutako Gobernuarekin 1,7 milioi euro, Memorialaren inguruko obrarentzat eta Abiadura Handiko Tren Sarearen 3,6 kilometro lur-azpitik sartzea Gasteizeko tartean. Baita Koroatzeko Smartencity bezalako europar proiektuak, zeinek 11 milioi euroko diru-laguntza ematen duen”, zehaztu du.
Aipamen berezia merezi du “Vitoria-Gasteiz 2015-2019” Gobernu Plan Estrategikoak. Horixe izan da, 3 erronka handitan, 7 lerro estrategikoetan eta 206 konpromisoetan egituratuta bide-orria. “Momentu honetan eta ekintzen azken sorta txertatzea falta denean, 2015-2019 Planean onartutako ia %90 bete izan da”.
Eredu gisa, bizi kalitatearen hobekuntzari dagokionez, alkateak, pertsona nagusien bakardadea eta isolamenduaren aurkako Planaren garapena, ibilbide seguruak, jantoki plazen handitzea eta kolektibo honentzako etxe- etxeko bazkari zerbitzua azpimarratu ditu. Horrez gain, Martin zahar-zentroaren eta Errenazimendu Plazako eguneko Arreta Zentroaren lanak esleitu dira.
Segurtasun publikoa ere areagotu izan da legealdi honetan 99 udaltzain plaza betetzeko deialdia eginda. Alderdi Popularraren Gobernuan aldiz ez zen deialdirik egin. Datuen arabera, gainera, Euskadiko hiribururik seguruena gara.
Krisia gainditzeari eta kalitatezko enpleguari dagokionez, langabezia %15etik %9,8ra igaro izan da lau urteren buruan. “11.000 pertsona hirian lan merkaturatzea lortu dute. Eusko Jaurlaritzak eta Udalak udal lan programa desberdinetan inbertitutako 10,7 milioi euroek lana eskaini diete 1.300 gasteiztarri. Era berean, gazteei zuzendutako lan programek, 200 pertsonei zuzenean artatzeko eta 25 urte baino gutxiagokoen gazte langabezia- tasa %48tik %17ra murriztea aukera eman dute. Arlo horretan ere, EAJ-PNV buru den Gobernuak Industria Plan bat garatu du zeinekin 2 milioi euro inbertitu diren industrialdeetan.
Merkataritzari babesa azpimarratu beharreko beste lerro bat da. “makina bat ekintzen bitartez, 2015-2022rako Merkataritza eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoa aurrera atera dugu eta Santa Barbara Plazan lanak egin ditugu”. Paraleloki, biztanle bakoitzeko ahalegin fiskala, 2015ean 640 euro izatetik, 2018an 622 izatera igaro da.
Udal giza baliabideen ildoan, talde politiko guztien kontsentsuarekin langileen 412 kontratu-programa estrukturalen kontsolidazioa azpimarratzeak merezi du.
Gasteizen eraldatze eta modernizazioari dagokionez, legealdi honetan, 12.000 etxebizitza baino gehiagoren eraberritzera 9,4 milioi bideratu dira. Halaber, espazio publikoan 14 milioi euro inbertitu dira urtero. Santa Barbaraz gain, Konstituzio, San Anton eta Laudioko plazak eta Tomas de Zumarraga Dohatsua, San Ignazio, Errotak eta Aragoi kaleak eraberritu dira. Eta martxan dira Leza, El Salvador, Peru, Tornay Medikua eta Biktimen Memorialaren inguruko lanak, besteak beste. Bi aparkaleku berri estreinatu ditugu, HUAkoa eta Arana siloko parkinga. Europa Jauregikoa eta Santa Barbarakoak ere konpondu izan dira.
Kirol ekipamenduetako inbertsioak urtero 3 milioi eurora arte handitu dira. Lakua 03ko instalazioak berriztu eta Zabalganako Gizarte Etxea ireki da. Horrez gain, Aranbizkarrako aldageletako lanak martxan jarri dira eta udaran, Ariznabarra, Lakua-Arriaga eta Olarizuko belarra aldatzeko lanei paso emango zaie. Era berean, dibertsitate funtzionala duten umeei egokitutako jokoan dituzten 28 haur parke sortu dira eta estalitako jolas-txokoak sortu izan dira Salburuan eta Zabalganan.
Alkateak gainera, hiri adimendunaren aldeko aldarria agertu du: kontratazio elektronikoa, hiriko wifi sarearen zabalkuntza, software librearen erabilera, espediente elektronikoaren zabalkundea… Hiri berdearen aldeko apustua ahaztu gabe: Eraztun Berdean hobekuntzak, Las Neveras muinoan lehen sektorea sustatzea, Parke Botanikoaren proiektua Olarizun, Larragorri parkea bultzatzea, Zabalgana eta Armentia lotzea…
Beste esparru batean, udal kudeaketa publikoaren gardentasuna funtsezko elementu da Gorka Urtaran buru duen gobernu taldean. Gardentasunerako Udal Kontseilua eta kontu ematerako Ataria sortu da. “Herritarren Eskola irekia sortu dugu, herritarren parte hartzearentzako behatokia eta Osoko Bilkuran herritarren txanda ere” banan- banan aipatu ditu Urtaranek, zeinek aurrekontu parte-hartzaileen Gasteiz Hobetuz programaren testuinguruan, auzotarren proposamenak aintzat hartuta auzoetan 6 milioi euro inbertitu direla ahaztu ez duen.
Era berean, Gasteiz Antzokia lizitatu da, Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin protokoloa sinatu da, Mendizorrotzako futbol zelaia berriztu eta handitzeko eta Principal Antzokiaren eraberritze Azterketa egin da, baita Emakumeen Etxea martxan jarri ere.
Mugikortasun alorrean, tranbia hegoalderantz zabaltze proiektua bukatzen ari da, urte honetantxe tranbia Salburuara eramateko lanak lizitatuko dira, ibilgailu hibrido eta elektrikoen apustu argi bat moduan, TUVISAko autobusak berriztu dira eta BEIa esleitu da. Trena lur azpitik eramateko akordioak libre gelditzen den espazioa erabilera publikora bidera dadin aukera luzatuko du.
Hiria mantentzeko zerbitzu desberdinen inguruan, dagoeneko adostu den garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzuaren kontratu berriak kalitate salto bat eragingo du. Honek guztiak Alkateari udal Gobernuak egindako lanaren balorapen gogobetekoa egiteko aukera luzatzen dio baita proiektu hauek gauzatzen segitzeko eta Gasteiz, Europa mailan erreferentziazko superhiri bat izateko beta emango duten beste berri batzuk garatzeko apustu argi bat ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09