Prentsa Aretoa
2019/05/08
Gorka Urtaranek 100 milioietara handituko ditu inbertsioak Gasteizen, Auzoen Planaren bitartez
EAJ-PNVk hiritarrak eta Gasteizko elkarte-sareak aintzat hartuko ditu espazio publikoaren hobetu eta ekipamendu berriak sortzeko orduan
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean Gasteizerako Auzoen Plana aurkeztu du. Alkate eta EAJ-PNVren berrauketarako hautagai Gorka Urtaran, ziur da, arabar hiriburuko 28 auzoetako espazio eta ekipamendu publikoak hobetzeak jarduera gehiago sortu eta hurbileko bizitza komertziala sustatuko duela. Laburbilduta, bizitzaz beteriko espazioak izan daitezela. Gainera Gorka Urtaranek uste du “auzoak hobetzeko modurik onena, berton bizi diren eta berton lan egiten duten auzokideekin batera egitea da”. Horretarako, herritarren parte-hartzea sustatuko du, legealdi honetan egin duen bezala eta Gasteizko auzo elkarte eta kolektiboekin lankidetza areagotuko du.
Arabar hiriburua, Estatuko bizi kalitate maila altuenetako bat du. Bertako espazio eta ekipamendu publikoak, hiritarren asebetetze maila altu horren elementu nagusienetako bat dira. Eta auzoak ere, EAJ-PNVren hauteskunde programaren ardatz nagusienetako bat dira hurrengo legealdira begira. Zentzu honetan, Gorka Urtaran buru duen hautagaitza jeltzaleak gaur goizean inbertsioa 100 milioi eurora arte areagotzea planteatu du. Legealdi honetan, 50 esku-hartze zehatz baino gehiago egin dira, orotara 87 milioi euroko inbertsioarekin.
Arlo honek hautagaitza jeltzalean eragiten duen interesaren adibide garbia da Gorka Urtaranek gogoratutakoa, hots, azken legealdian zehar hiri osoan barrena argia ikusi duten eta martxan jarritako 50 proiektu baino gehiago. Esku-hartze horietako batzuk, inpaktu handia izan dute espazio publikoan, eta horietako batzuk jada bukatu dira, esaterako, Santa Barbara plazaren, Konstituzio plazaren, Tomás de Zumarraga behatsuaren kaleen, San Inazio kalearen, Aragoi kalearen, San Anton plazaren eta Laudio plazaren eraberritzeak. Beste batzuk hiriko azpiegiturak hobetzeko balio izan dute, esaterako, San Martin, Arriaga-Lakua eta Abetxuko auzoen saneamendu eta horniketa sareen berrikuntza eta Zabalganeko gizarte txea eraikitzea.
Azpiegituren atalean, futbol zelaiak hobetu, HUAren ondoan aparkaleku bat egin da, kable elektrikoak kendu, bide segurtasunean eta txirrindularitza-konexioan hobekuntzak bultzatu dira (Leza, Argentina, Txile, Honduras, Lasarteko Atea kaleak,…) haurrentzako joko berriak jarri dira baita parkourra praktikatzeko espazio bat ere, Borinbizkarra eta Elejaldekoak bezalako edo connect Ibailakuan planteatutako joko naturalizatuen txoko berritzaileak inauguratu dira, etxeko animalientzako txokoak egokitu dira Zabalganan, berdeguneetan hobekuntzak egin dira (Salburuan banbua aldatu da, Ekialdeko Parkeko urmaelean segurtasuna hobetu da, azpiegitura berdeak Lakuan, hiri-komunitate ortuak Lakuabizkarran, Basaldea proiektua)…
Era berean, ahalegina garrantzitsua izan da, Koroazio auzoko erabateko eta energia errehabilitazioa bezalako proiektuak aurrera ateratzeko, SmartEnCity europar proiektuaren eskutik, edo Aranako siloan parkinga eraikitzeko. Gainera, datorren legealdian gauzatu beharreko eta dagoeneko lizitatu diren inbertsioak ere badira, adibidez, Memorialaren inguruko lanak edo Espainiako Bankua edo Tornay Medikuaren kalea, besteak beste.
Hurrengo urteetan, nola ez, Hegoalderako, Salburuarako eta Zabalganarako tranbiaren zabaltzea, Bus Elektriko Adimenduna, eta “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” parte-hartze prozesuan aukeratutako planak, hala nola, Aldaiako kirol zelaiak, ‘Alde Zaharra: Haurren Auzoa’, Ospitaleko Plazako hobekuntza, Zabalgana ‘Green Playground’ eta hiriko puntu desberdinetan irisgarritasuna hobetzeko eskua-hartzeak bezalako proiektuak gauzatu beharko dira.
“Gasteiz modernoa, XXI. mendekoa, funtzionala, bizitzaz beteriko kaleak dituena nahi dugu. Eta xede hori erdiesteko modurik onena, hiriko 28 auzoak hobetzera bideratutako esku-hartzeekin jarraitzea da. Horregatik, inbertsioak 100 milioi eurora arte areagotuko ditugu, Gasteizen bizi-kalitatea handitzen joan dadin”, adierazi du Gorka Urtaranek, zeinek, bere argudioa, Gasteiz superhiri bat den ikuspuntuarekin lotu duen. “Superhiri bat gara, gure bezalako tamaina erdiko, ondo diseinatutako, ondo konektatutako, zerbitzu publiko onak eta etorkizunera begirako aukera asko dituen hiriak biltzen dituen kontzeptua. Etorkizun horren zati bat, auzoen eskutik dator”, azaldu du Alkateak.
Hiriak, edonola ere, erabat desberdinak diren 28 auzo ditu eta euren beharrak ere desberdinak dira. “Auzo berrien kasuan, ekipamendu eta hiri-altzarien eskaintza osatzen jarraitu behar dugu. Betiko auzoetan, bestalde, kontserbazio, mantentze eta zaharberritzean ahaleginak egin beharko ditugu”, nabarmendu du Gorka Urtaranek. Mantentze lanak onak izan behar diren helburuarekin, Udalak urtero milioi bat eta erdi euro baino gehiago inbertitu ditu berehalako esku-hartze brigadetan (BAI). Maiz, auzokideek eskatu ahalako esku-hartzeak dira.
Auzoak hobetu eta esku-hartzeak planifikatzeko orduan, berrauketarako EAJ-PNVko hautagaiak, hiriko elkarte-sarea aintzakotzat hartzeko konpromisoa berretsi du, legealdi honetan zehar egin bezala. “Auzoetako herritarrak, auzo elkarteak, kultura- eta kirol- elkarteak funtsezkoak dira eta hiria hobetzeko gure aliatu garrantzitsuenak. Beharrak identifikatzera eta balizko irtenbideak diseinatzera laguntzen digute. Lankidetza eta erantzunkidetasunak Gasteiz aurrera egin dezan aukera ematen dute”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09