Prentsa Aretoa

2019/05/18

Izaskun Bilbaok Benidormen aldarrikatu du EAJren aldeko botoa, burua konbentzitzen duelako eta bihotzean ilusioa sortzen duelako

Euskal herritarren aldeko lanak eta EAJren lidergopean pertsonak helburu dituen politikak ahalbidetu dute lau hamarkadatan Euskadik ezagutu duen eraldaketa, ospe txarra izatetik Europa mailan garapenaren erreferentzia izatera igaro delako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Izaskun Bilbaok hori dena eragin duten euskal herritarren lana goraipatu du eta azpimarratu du hiritargoaren borondateak hala erabaki duelako, prozesu horretan lidergoa EAJk izan duela. Talde jeltzaleaz  esan duenez “pertsonak helburu dituen politikak proposatzen eta praktikatzen ditu, oparotasuna banatzen du. Erakunde honi ez zaizkio politiken gauza horiek interesatzen, ezta zarata gehiegi eta emaitza gutxiegi  eskaintzen dituzten eztabaida antzuak ere”.

Orain arte Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteorde izan denak hasteko azaldu du Euskadiren eraldaketa hau pelikula bat egiteko argudio bat izan litekeela eta azpimarratu du bere protagonista nagusiak euskal emakumeak eta gizonak direla, Alacanteko herrian  gaur arratsaldean ondoan izan dituenak bezalakoak “diktadurak utzi zigun herria hartu zuen belaunaldikoak zarete. Gure industria tradizionala oso egoera txarrean zegoen. Langabezia gorenean. Indarkeria zegoen. Gauzak oso txarto zeuden, baina bi gauza argi zeuden: konfiantza, egiten zenekiten gauzetan; hobetzeko ilusioa eta itxaropena emaitzetan. Lan handia egin  zenuten. Erantzukizunez. Inbertitu egin zenuten eta aurreztu egin zenuten, ez zenioten sekula ikasteari utzi. Egunez egun gauzak nola hobetu ahal zenituzten pentsatuz eta egoera okerragoan zeuden pertsonei lagunduz. Hori izan zen Euskadiren lehen ereserkiaren letra: lana eta erantzukizuna. Garapena eta elkartasuna. Eta hori dena zuzentzeko, erakunde bat eta pertsona batzuk aukeratu zenituzten, EAJ-PNV”.

Adierazle ekonomikoek eta bizi-kalitatea neurtzen dutenek asko hobetu dugula egiaztatzen dutela gogoratu ondoren berretsi duenez “berdin jarraitu behar dugu, ez garelako konformatuko, eta hobetzen jarraitu behar dugu”. Baina Europako esperientzia gogora ekarriz azpimarratu duenez “bide onetik goaz. Eredua gara egoera txarrean dauden pertsonentzat eta hobetzeko erreferentziak bilatzen dituztenentzat. Europan izen bat eta prestigio bat irabazi dugu. Eta atsegin dute Euskadi nola gobernatzen den. Gustuko dute gure politika industriala, gure gizarte babes sistema, gure hurbiltasuna jendearekin, gure harremanak errealitatearekin. Elkarrizketarako eta akordiorako gaitasuna. Gaur, Europan, Euskadik esan nahi du seriotasuna eta egonkortasuna”.

Europako Parlamentuko euskal diputatuak azpimarratu du arrakasta honen arrazoi nagusia dela elkarlanean eginiko lanari gehitu zaiola EAJren eredua, politika egiteko beste molde batzuekin kontrastatu dena. “Gauzen politika interesatzen zaigu, ez politikaren gauzak. Ez zaizkigu interesatzen eztabaida antzuak, burutazioak, titular handiak, hitz mingarriak, zatitzaileak, iraintzen dutenak. Arazo berriak sortzen dituzte arazorik ez zegoen tokian. Halakoak erabiltzen dituzte besteekin lan egiten ez dakitenek. Akordioak bilatzen ez dituztenek. Hurkoa errespetatzen ez dutenek. “Besteak” areriotzat jotzen dituztenek. Zarataren politika da, zalapartaren eta irainen politika. Guk aspaldi ikasi genuen horrek denak ez duela ezertarako balio”

Argudio horrek ere bidea eman dio bi ondorio nagusi ateratzeko. Lehenengo eta behin, hiritargoari EAJ eredua ematen dizkion abantailak. ”Pertsonak ditugu helburu, hobetzeko helburuarekin, arazoak eta eragozpenak gainditzeko helburuarekin”, esan du. “Gure ardura da hitz egitea, negoziatzea eta adostea, arazoak konpontzea, oztopoak ezabatzea. Horregatik, hain zuzen, EAJren aldeko botoa da arrazoiaren eta ilusioaren botoa. Buruarekin erabakitzen den eta bihotzarekin sentitzen den botoa. Eraginkorra delako, funtzionatzen duelako, konbentzitzen duelako. Eta emozioa sortzen dutelako eta berdin jarraitzera animatzen  dutelako”. Horregatik animatu du EAJrengan konfiantza izaten jarraitzera eta gogoratu du Europako hauteskundeetan CEUS- Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren aldeko botoarekin babes daitekeela eredu humanista hori; gatazkaren ereduaren aurrean pertsonak, elkarrizketa eta akordioak  helburu dituena”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU