Prentsa Aretoa
2019/06/03
Foru aldundiak 540.000 euroko laguntza emango die berdintasun, lankidetza eta kulturartekotasun jarduerak sustatzen dituzten elkarteei
Epea ireki da irabazteko xederik gabeko elkarteek eskaerak aurkez ditzaten
Arabako Foru Aldundiak ekitaldi honetan, guztira, 540.000 euro bideratuko ditu irabazteko xederik gabeko elkarteen eta erakundeen dirulaguntzetarako, gizon eta emakumeen arteko berdintasun, garapenerako lankidetza eta kulturartekotasun elkarbizitzarako jarduerak garatu ditzaten. Azken lau urteetan, dirulaguntza horiek % 52 gehikuntza izan dute.
Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak (ALHAO) gaur argitaratzen du deialdi horien edukia eta bihar, asteartea, eskaerak aurkezteko epea zabalduko da.
Arabako Foru Aldundiak 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH), pertsona, planeta eta oparotasunaren aldeko ekintza globalaren plan gisa, duen konpromisoaren arabera, dirulaguntza horiek apustu sendoa dira herrialdeetako eta herrialdeen arteko desberdintasunak murrizteko, gizonen eta emakumeen arteko gizarte berdintsuagoa, solidarioagoa eta garapen bidean dauden herrialdeekin sentsibilizatua eraikitzen laguntzeko eta kulturarteko elkarkidetza maila altuagoak lortzeko pluraltasunarekiko errespetuan oinarrituta eta gizarte zuzen, baketsu eta inklusiboak sustatzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09