Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2019/06/05

Abian jarriko dira Gorbeiako parke naturalaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Datorren igandean, Araba eta Bizkaitik jendea batera igoko da tontor mitiko horretara. Programak jarraipena izango du ekainaren 21ean, non denentzako jarduerak egongo baitira, hala nola antzezlana eta larre loretsuen lehiaketa bat. Denboraren kapsula bat ere lurperatuko da, 2044an irekiko dena

rss Ezagutzera eman
Abian jarriko dira Gorbeiako parke naturalaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

ARGAZKIA JAITSI

Gorbeiako parke naturalak 25 urte bete ditu, eta Arabako Foru Aldundiak urteurren hori erabili nahi du haren natura balioak ezagutarazteaz gain haren biodibertsitateak gure bizi kalitateari egiten dion ekarpenaren berri emateko. Gainera, lehenengo sektorea omendu nahi du, natura gunean bizi baita, eta, hartara, landa bizitza eta ingurumen jasangarritasunaren artean beharrezkoa den oreka ahalbidetzen du. Xede horiek oinarri, Foru Aldundiko Ingurumen Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Datorren igandean, ekainak 9, hasiko dira, Araba eta Bizkaitik jendea batera igoko baita tontor mitiko horretara.

09:15ean hasiko da jendea igotzen bi mendi hegaletatik –Zarate eta Saldropo–.Gurutzera 12:30 inguruan iritsiko dira, eta han bertan foru arduradunek hamaiketakoa emango diete mendizaleei. Proposamena da Arabatik igotzen direnak Bizkaiko ibilbidetik jaistea, eta Bizkaitik igotzen direnak Arabatik jaistea. Horretarako, Aldundiak autobusa jarri du.

Ospakizunak ekainaren 21ean jarraituko du, egun horretan –duela 25 urte– deklaratu baitzuten Gorbeia parke natural. Egun horretarako, hainbat proposamen egin da, hala nola haurrentzako antzerkia, hitzaldi etnografikoa, animaziozko bideo dokumental baten emanaldi berezia eta sorpresa izango diren ekitaldi gehiago. Halaber, denboraren kapsula bat lurperatuko da Gorbeiako objektu eta elementu gakoak barruan dauzkala, eta ez da irekiko 2044. urtera arte. 

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU