Prentsa Aretoa

2019/06/07

Arabako Foru Aldundiak desgaitasuna duten pertsonentzako banakako laguntzen deialdiko zuzkidura handitu du

GOFEk 368.900 euro bideratu ditu aurtengo deialdirako, 2018an baino % 6 gehiago. Eskaerak aurkezteko epea ireki da eta irailaren 15ean bukatuko.

rss Ezagutzera eman
Arabako Foru Aldundiak desgaitasuna duten pertsonentzako banakako laguntzen deialdiko zuzkidura handitu du

ARGAZKIA JAITSI

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), zeina baita Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren menpeko erakunde autonomoa, gaur ireki du desgaitasun egoera aitortuta daukaten pertsonei zuzendutako banakako laguntzen eskaerak aurkezteko epea. Aurtengo deialdirako zuzkidura % 6 igo da; guztira, 368.900 euro izango da. Eskaerak aurkezteko epea astelehenean hasi eta irailaren 15ean bukatuko da.

Deialdi honetan, 2018ko urriaren 1etik aurtengo abenduaren 30era bitartean erositako edo gauzatutako laguntzak finantzatu ahalko dira. Deialdiaren oinarriak gaur, ekainak 7, kontsultatu ahalko dira Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO).

Iaz, 310 eskatzailek eskuratu zituzten laguntzak; bataz beste, 1.112 euro bakoitzak.

Laguntza horien xedeak dira onuradunen bizi kalitatea hobetzea, desgaitasunak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea, eta beraien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzea. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU