Prentsa Aretoa
2019/06/12
Araba Euskaraz hasi da Arabako Foru Aldundian
Ramiro González diputatu nagusiak harrera egin die gaur Armentia Ikastolako arduradunei. Igande honetan izango da Arabako ikastolen hitzordu nagusia Vitoria-Gasteizen

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak harrera egin diete gaur goizean Xabier Arrieta Ikastolen Elkarteko lehendakariari, Joseba Aginagalde, Arabako Ikastolen Federazioko arduradunari eta Armentiako Ikastolako zuzendari eta presidenteari, Agurne Barruso eta Liher Larrea. Izan ere, igandean ospatuko dute Araba Euskarazko aurtengo ekitaldia.
Foru arduradunak lurraldeko ikastolen aldarrikapena egiteko joango dira hitzordu horretara, eta zorte ona izan dezatela opatu diete antolatzaileei. Ondoren, asteburu honetan ikusiko diren kamiseta bana jaso dute ‘GERTU’ leloarekin.
Nabarmenak...
Araba
2025/09/25
Araba
2025/09/22
ABB
2025/09/13
ARTZINIEGA
2025/08/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22