Prentsa Aretoa
2019/06/14
% 3,4 hazi da Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa metatua
Maiatzera bitarteko dirubilketa metatuaren zenbatekoa 754,7 milioi euro da
Urtearen lehenengo bost hilabeteetan, zergabilketa % 3,4 hazi da iazko aldi berarekin alderatuz, eta 754,7 milioi euro bildu dira. Beraz, dirubilketa etengabe hazten ari da, eta, hilabete honetara arte, 25 milioi gehiago bildu dira iazko aldi berean baino.
Zergaka aztertuz gero, jarrera positiboa da, enplegua hobetu eta egonkortu delako (PFEZa) eta kontsumoa ere handitu delako (BEZa). Hori guztia amatasunen eta aitatasunen itzulketak egitearen ondoriozko saldo negatiboa gorabehera.
Oraindik ezin da behin betiko ondoriorik atera enpresen jokabideari buruz; izan ere, oraindik ez da hasi Araban sozietateen gaineko zergaren kanpaina, baina ikus dezakegu zergak estatuko araudiaren arabera ordaintzen dituzten enpresen konturako ordainketak areagotu egin direla.
Laburbilduz, Arabako dirubilketa datuak aztertuta, ondoriozta daiteke ekonomia sendotzen ari dela eta baiezta daiteke Arabako ekonomiaren egoera ona dela.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09