Prentsa Aretoa
2019/10/02
EAJ-PNVk “demagogiko eta lotsagarri” jo du Espainiako alderdiek hauteskundeetako gastua murrizteko egin duten proposamena, eta herrialde mailako alderdiak kaltetzen dituela salatu du
Talde jeltzaleak PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiak, hauteskundeak errepikatu behar izatera eraman gaituztenak, gonbidatu ditu Euskadin aplikatzen diren neurriak aplikatzera eta alderdien artean Kanpaina jasangarria egiteko eta banderola, farola eta beste euskarri inbaditzailerik ez erabiltzeko hartutako konpromisoaren barruan abian jarri diren neurriak bezalakoak hartzera
EAJ-PNVk ez du onesten Espainiako alderdi politiko handiek zabaldu duten proposamena, hauteskundeetako gastuak murrizteko abian jarri nahi dutena, eta “lotsagarri eta demagogiko jo du” gastu guztien %10 beheratzea ekarriko lukeelako eta, gainera “zuzenean” kaltetzen dituelako lurralde mailako alderdi politikoak.
Talde jeltzaleak kritikatu du “zinismoz betetako proposamena” dela, Hauteskunde gastuen murrizketa oso txikia proposatzen delako (%10) kanpoko publizitatean eta, hala ere, ukitu gabe utzi nahi dute hedabideetan edo kanpainako ekitaldi handietan egiten den inbertsioa, gastuaren zatirik handiena horietan ematen delarik.
Halaber, EAJ-PNVk uste du atxikimendua besterik eskatzen ez duen proposamen hori, eskaria egiten zaien alderdiei besterik gabe eta aurretik adostu gabe komunikatu zaiena, “nahitaezko” bat dela eta bera ez dago ados.
EAJ-PNVk era berean salatu du hauteskundeetako gastua murrizteak zuzenean kaltetzen dituela herrialde esparruko alderdi politikoak, estatu mailako telebista kateetan Hauteskunde garaian egiten dituzten saioetatik kanpo geratzen direlako. Ezin diote uko egin beren herrialdeetan euskarri komertzialetan egoteari.
EAJ-PNVk gogoratu nahi du murriztu nahi den hauteskundeetako gastu hori egin litekeela hauteskundeak errepikatu beharrik ez egotean. Horregatik galdetu du benetako aurrezpena bilatzen den edo itxurakeriak egiteko ote den, Espainiako politikagintzaren ildo beretik jarraituz.
Amaitzeko, EAJ-PNVk gainerako alderdiak gonbidatu nahi ditu praktikan jar ditzatela hauteskunde kanpainen jasangarritasunera bideratutako neurriak, Euskadin abian jarri ohi direnak bezalakoak, esate baterako alderdien artean adostuta banderolak, farolak eta bestelako euskarri inbaditzaileak kentzeko hartu zena.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09