Prentsa Aretoa

2019/12/25

Felipe VI.aren diskurtsoa "autoestimua elikatzeko saiakera" izan zela deitoratu du Estebanek, "errealitatea aitortzekoa" izan beharrean

Espainiako erregearen mezua baloratzeko eskaini duen prentsaurrekoan, Estebanek kritikatu du Euskadi aipatu ere egin ez zuela eta Kataluniaz esan zuela zerrenda luze bateko “beste kezketako bat” dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak Felipe VI. Erregearen Gabonetako diskurtsoaz esan du arazo batzuk zerrendatzera edo deskribatzera mugatu zela eta ildo beretik gaineratu du erregeak “krisian dagoen eta hainbat erronka dituen Estatua” deskribatu zuela, “bere errealitateei aurre egiteko gaitasunik ez duen Estatua”, alegia. Horregatik guztiagatik, Estebanek deitoratu du “autoestimua elikatzeko saiakera” antzeman daitekeela diskurtsoaren 1.457 hitzetan (bi baino ez zituen euskaraz esan). Estebanen aburuz “probetxugarriagoa izango zen errealitatea aitortzeko ahalegina egitea”.

Sabin Etxean eskaini den prentsaurrekoan, jeltzaleen bozeramaileak kritikatu du Felipe VI.ak “beste behin ere” ez zuela Euskadi aipatu ere egin eta Kataluniaz gehiegi sakondu gabe esan zuela zerrenda luze bateko “beste kezketako bat” dela. “Ez zuen esan konpondu beharreko gai bat dela, legea moldatu beharko litzatekeela, ez, kezka bat dela esan zuen, eta kito”, baieztatu du.

Ildo beretik salatu du Felipe VI.ak ez zuela hitz egin Euskadin, Katalunian eta Galizian “berak goresten duen ereduarekin identifikatzen ez diren pertsonentzat” eta kritikatu du aurten ere “Konstituzioa goraipatu” izana. “Errealitatea Konstituzioaren barruan sartzeko ahalegina egin da, alderantziz izan beharko litzatekeen arren: Konstituzioak izan beharko luke errealitateak bateratzeko formula”. Horregatik esan du diskurtsoa “arinkeria” izan dela eta “errealitatea ezkutatzeko saiakera” izan dela.

Estebanek amaitzeko baieztatu duenez Erregeak erakutsi nahi izan zuen “Espainia moderno eta nazionalean” gauza batzuk zeuden oso egokiak ez zirenak edo egungo egoerarekin bat ez datozenak, besteak beste Espainiako auzitegiek eginikoak “Europako justiziak behin eta berriz zuzendu behar izan dituenak”. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU