Prentsa Aretoa
2020/01/24
Gasteizek berriro irabazi du paper eta kartoi bilketaren kudeaketaren alorreko sari nagusia
Arabako hiriburuak hiru 'paper-txori urdin' jaso ditu bigarren urtez jarraian.
Gasteizek hiru "paper-txori urdin" jaso ditu bigarren urtez jarraian; Pasta, Paper eta Kartoiaren Ekoizleen Espainiako Elkarteak (ASPAPEL) paper eta kartoi bilketaren kudeaketa saritzen du horien bidez. Gorka Urtaran alkateak: "Gasteiztarren inplikazioari eta ohitura gero eta jasangarriagoei" egotzi die saria. "Aitorpen honek herritarren kontzientziazioa nabarmentzen du, eta aukera bat da iraunkortasunaren alorrean hobetzen jarraitzeko".
"Pajaritas Azules" deritzon programak papera eta kartoia gaika biltzeko udal kudeaketaren bikaintasuna saritzen du urtero, eta etengabe hobetzeko egindako ahalegina. Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak jasoko du saria, otsailaren 4an, Valladoliden, beste 34 herri eta hirirekin batera.
43 kilo biztanleko
Datuen arabera, Gasteizko biztanle bakoitzak batez beste 43 kilo birziklatzen ditu urtean, estatuko bataz bestekoaren oso gainetik (18,1 kilo). Udalerrian 768 edukiontzi urdin daude, eta 2018an 10,7 tona paper eta kartoi bildu ziren horietan. Alkateak gogorarazi duenez, hurrengo garbiketa-kontratuarekin 1.263 edukiontzi urdin izatea aurreikusi da.
Antolatzaileek paper-txori bat, bi edo hiru ematen dituzte, 21 adierazleren bitartez. Gasteizek iaz lortu zuen lehen aldiz aitorpena, eta orduan ere hiru paper-txori jaso zituen. Aurten, gainera, puntuazio hobea lortu du (73 puntu).
Alderdi hauek hartzen dira aintzat ebaluatzeko garaian: edukiontzi urdinetan eta bilketa osagarrietan bildutakoa, informazio kanpainak eta hiritarrak kontzientziatzeko ekintzak, kudeaketaren arautzearekin eta antolakuntzarekin lotura duten alderdiak, eta azken birziklatzearen emaitzak eta trazabilitatea.
Gasteiz adierazle hauetan nabarmendu da: edukiontzi kopurua biztanleko; biltzeko zerbitzuaren kalitatea; edukiontzien kokapena; saltoki txikietako, zentro publikoetako eta ikastetxeetako kartoiaren bilketaren maiztasuna; paper eta kartoiaren bilketari eta birziklatzeari buruzko informazioaren gardentasuna, eta kudeaketaren planifikazioa.
fuente-iturria: vitoria-gasteiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09